Adimen edo garapen urritasuna duten pertsonen eta beraien familien eskubideen alde lan egiten duten erakundeek osatutako elkartea gara

Home » Sin categoría » Apirilak 2. “Apur ditzagun elkarrekin hesiak autismoaren alde. Egin dezagun gizarte irisgarria”

Apirilak 2. “Apur ditzagun elkarrekin hesiak autismoaren alde. Egin dezagun gizarte irisgarria”

dia auismo

Apirilaren 2a Autismoaren Nazioarteko Eguna da.

Aurten elkarteek sentsibilizatu egin nahi dute gizartea,

autismoa duten pertsonek parte hartzeko orduan dituzten oztopoei buruz.

Politikariei eta gizarte osoari eskaria egin diete,

oztopo horiek kentzeko.

 

Autismoaren inguruan lan egiten duten GAUTENA eta APNABI- AUTISMO BIZKAIA

euskal erakundeek hainbat ekitaldi antolatu dituzte egun horretarako.

GAUTENAk ibilaldi bat Zarautzen

eta APNABIk tailerrak eta globoak askatzea Bilbon.

GAUTENAk eta APNABI-AUTISMO BIZKAIAk bat egin dute Confederación Autismo España, Confederación Española de Autismo (FESPAU) eta Autismo Europa erakundeek bultzatu duten “Apur ditzagun elkarrekin hesiak autismoaren alde. Egin dezagun gizarte irisgarria” sentsibilizazio kanpainarekin. Kanpaina horren xedea, arazo hori gizartean ezagutaraztea eta Autismoaren Eremuko Arazoa duten pertsonen eta euren familien beharren eta errealitatearen inguruan arreta piztea da.

 APNABI- AUTISMO BIZKAIAk Areatzako pasealekura deitu ditu herritarrak egun horretan, goizeko 11:30etan. Bertan zenbait jarduera egingo dira, eta 12:00etan globoak askatuko dira. Gipuzkoako GAUTENA erakundeak, bere aldetik, egun horretan izango duen ekitaldi nagusia, autismoaren aldeko ‘Urdinduz’ Ibilaldi Solidarioaren laugarren edizioaren ospakizuna izango da. Ibilaldia Zarauzko Munoa plazatik abiatuko da 11:30ean.

Autismoaren elkarte mugimenduarentzat oso garrantzitsua da gizarteak oztopo horiek zein diren ulertzea, eta arduradun politikoei eskaria egiten die, TEA duten pertsonen beharrak landuko dituen Irisgarritasunari buruzko Lege Europar irmoa eta eraginkorra bultza dezaten. Ildo horretan martxan jarriko diren neurriek Nazio Batuen Erakundearen Konbentzioak Urritasuna duten Pertsonen Eskubideei buruz agindutakoa betetzea bermatuko dute, eta pertsona horiek esparru guztietan izan behar duten inklusioa indartuko dute.

 Informazio gehiago:  http://diamundialautismo.com/

 

IRAKURKETA ERRAZA

 

Apirilaren 2a Autismoaren Nazioarteko Eguna da.

Aurten elkarteek sentsibilizatu egin nahi dute gizartea,

autismoa duten pertsonek parte hartzeko orduan dituzten oztopoei buruz.

Politikariei eta gizarte osoari eskaria egin diete,

oztopo horiek kentzeko.

 

Autismoaren inguruan lan egiten duten GAUTENA eta APNABI- AUTISMO BIZKAIA

euskal erakundeek hainbat ekitaldi antolatu dituzte egun horretarako.

GAUTENAk ibilaldi bat Zarautzen

eta APNABIk tailerrak eta globoak askatzea Bilbon.

FacebookTwitter

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies