Skip links

Caceresek Irisgarritasun Kognitiboaren Estatu Kongresua jasoko du urrian

Mundua ulertu nahi dugu” da Irisgarritasun Kognitiboaren Lehen Estatu Kongresuaren goiburua. Plena inclusión Españak eta Plena inclusión Extremadurak antolatu duten kongresua urriaren 19an eta 20an egingo da Cacereseko Kongresu eta Erakusketa Gunean.

Osasunaren Mundu Erakundeak adierazi duenez, mundu osoko biztanleriaren %30ak zailtasunak ditu informazio mota batzuk ulertzeko. Talde horren barruan daude adimen edo garapen urritasuna duten pertsonak, pertsona nagusiak, hizkuntza menderatzeko zailtasunak dituzten atzerritarrak, kultura maila urria dutenak edo umeak.

Hori dela eta, Plena inclusión Españak eta Plena inclusión Extremadurak, izen handiko hizlariak izango dituen ekitaldi garrantzitsu hau bultzatu dute: Lisa Seeman Web Partzuergoko (W3C) Irisgarritasuneko Lan Taldeko bideratzailea; eta José Antonio León Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Psikologia katedraduna.

Egitarauaren barruan, Irisgarritasun Kognitiboaren 12 esperientzia miresgarri aurkeztuko dira, eta horietan euren lekua izango dute zailtasun kognitiboak dituzten pertsonei bizimodua errazteko prestatu diren egitasmo berritzaileek eta kognitiboek. Irisgarritasun Kognitibo esperientziak aurkezteko epea apirilaren 20tik ekainaren 9ra egongo da zabalik, Plena inclusiónen berrikuntza webgunearen bitartez: www.elhuertodeideas.org

Informazio osoa hemen: www.plenainclusion.org.

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content