Skip links

Online erabilgarri dago, Irakurketa errazeko terminoen gaztelaniazko lehenengo hiztegia

Plena Inclusión Madridek, terminoak Irakurketa Errazean definitzen dituen gaztelaniazko lehenengo online hiztegia egin du. Proiektu aitzindaria da, eta Repsol Fundazioak eta Gaztelaniaren erabilera egokia izateko lan egiten duen Fundéu Fundazioak ere hartzen dute parte.

Diccionario Fácil izenekoak termino konplexuak, polisemikoak edo gutxi erabiltzen direnak jasotzen ditu, irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonek informazioa ulertzeko laguntzako tresna izan dezaten. Termino bakoitzak hiru definizio izan ditzake gehienez ere, eta erabilerako adibideak eta, kasu batzuetan, esanahia indartzeko irudiak, ere izan ditzake.

Inclusion Europek testuak Irakurketa Errazean idazteko ematen dituen jarraibideak jarraitzen dituen glosarioa, adimen edo garapen urritasuna duten 256.000 pertsonei eta, OCDEren datuek erakusten dutenez, irakurtzeko zailtasunak dituen biztanleriaren %25ari dago zuzenduta, batez ere.

Hiztegia http://diccionariofacil.org/ webgunean kontsulta daiteke.

 

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content