Skip links

Auto-kudeatzaileen XII. topaketak tratu txarrak landuko ditu

Adimen urritasuna duten 130 pertsona Sondikan (Ola BBK Zentroa) elkartu dira larunbat honetan, urriaren 22an, tratu txarrei eta tratur txar motei buruzko gogoeta egiteko, Euskadiko auto-kudeaketa taldeen XII. Topaketan. Urtero Apdemako, Atzegiko, Uribe Costako eta aurtengo edizioa antolatzen duen Gorabideko auto-kudeatzaileak elkartzen dituen hitzordua da, hainbat gairi buruzko ideiak eta esperientziak trukatzeko xedez. Gai hori lantzeko interesa, errealitate horri buruz gogoeta egiteko, hitz egiteko eta prebentziorako tresnak eskuratzeko beharretik sortu da.

Pablo González Gorabideko zuzendari gerenteak, Federazioa ordezkatuz eta Gorabideko auto-kudeatzaile taldeetako kide diren Federico Gilek eta Montserrat Fernándezek Jardunaldia ireki ondoren, José Felix Rentería erakunde horretako Etika Batzordeko kideak hartu du hitza, eta gaiari buruzko sarrera eskaini du, FEVAS Plena inclusión Euskadik beste elkarte batzuekin lankidetzan prestatutako “Hablamos de maltrato” gidaliburuan oinarrituta. Irakurketa errazean idatzita dagoen eta denbora gutxi barru argitaratuko den dokumentua, Federazioak 2013an egin zuen “El enfoque ético del maltrato a las personas con discapacidad intelectual y del desarrollo” azterlanean oinarritzen da.

Aurkezpenaren ondoren lanerako mahaiak osatu dira, eta partaideek zenbait kasu praktiko aztertu dituzte, konpartitutako gogoeta horretan elkarrizketa sutsua sortuz. Amaitzeko, talde guztiek euren ondorioak mahai gainean jarri dituzte.

Jardunaldian agerian geratu den bezala, tratu txarrak errealitate konplexua dira, eta beharrezkoa da esfortzuak bikoiztea arazo horren prebentziorako, elkarte mugimendua eta gizarte osoa inplikatuz, behin betiko desagerrarazteko estrategien eta ekintzen garapenean.

 

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content