Skip links

Familien Egunean, FEVASek Arartekoaren aurrean aurkeztu ditu bere eskariak

Familien Nazioarteko Egunda dela eta, Manuel LezertuaArartekoakgizarte arloko zenbait erakunde elkartu zituen joan den larunbatean, maiatzaren 15ean, Bilboko Sota Jauregian ospatutako ekitaldian. Erakunde horien artean FEVAS egon zen. Bere adierazpen instituzionalean azpimarratu zuenez “gizarte osoaren ardura da, aginte publikoena batez ere, familien beharrei erantzutea”. Horrez gain, gogorarazi zuenez argi eta garbi dago familiei laguntzera eta horien bizitza kalitatea hobetzera zuzendutako politikak sustatzen eta finkatzen dituzten gizarteek ekarpen baliotsua eta eraginkorra egiten dietela giza garapenari eta ekonomia eta gizarte kohesioari.

Arartekoaren gonbidapenaz baliatuz, Hugo Baroja FEVASeko presidenteak, adimen urritasuna duten pertsonen familien eskariak eta zalantzak aurkeztu zizkion. Adimen urritasuna duten pertsonen euskarri nagusia izaten jarraitzen dutela azpimarratu zuen, urtean “behar bezala aitortuta ez dagoen” 20.000 euro inguruko esfortzu ekonomikoa beren gain hartzen dutela adieraziz.

FEVASeko arduradun nagusiak, Urritasuna duten pertsonen eskubideei buruzko NBEren Hitzarmena betetzeko eta familien bizitza profesionala eta garapen pertsonala bateragarri egiteko politikak sustatzeko neurriak martxan jartzea eskatu zuen. Amaitzeko, adimen urritasunaren inguruko elkarteek egiten duten lana aintzatetsi zuen, familiei esparru guztietan eskaintzen dieten euskarria ezinbestekoa delako bizitza kalitatea hobetzeko.

 

 

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content