Skip links

Bi Youtuber dira Plena inclusiónen sentsibilizazio kanpaina berriko protagonistak

#QuéEstáPasandoAquí bere kanpaina berrian, Plena inclusiónek,gu parte garen adimen urritasunari buruzko elkarte mugimenduak, bi Youtuberren aldeko apustua egin du, horietako bat adimen urritasuna duena, adimen urritasuna gazteenen artean normalizatzeko.

 Plena inclusiónek beraien ametsak lortzen lagundu nahi die Mariori eta Héctorri, youtuber ezagunak bilakatzea, adimen urritasuna gazteenen artean normalizatzeko modu gisa.  Horretarako, #QuéEstáPasandoAquí kanpaina jarri du martxan. Bi gazteekin bi bideo grabatu ditu, sare sozialen bitartez bere kanal propioa sustatzeko.

Mariok eta Héctorrek ez dituzte kontzientziak astindu nahi. Eta ez dute adimen urritasuna duten pertsonen ikuspegi deskafeinatua edo paternalista ematen. Gaur egun gazteek Youtuben egiten dutena egitera mugatzen dira. Beraien kasuan, orokorrean, “barre batzuk egitea” da, edozein adiskide bikotek egingo lukeen bezala.

Gaur, inoiz baino gehiago, albiste izan beharko ez litzatekeen zerbait albiste bilakatzea eskatzen dizugu.

Mariok eta Héctorrek zure laguntza nahi dute, #QuéEstáPasandoAquí kanpainaren bitartez euren kanala zabaltzeko.

Informazio gehiago: http://www.plenainclusion.org/queestapasandoaqui

 

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content