Adimen edo garapen urritasuna duten pertsonen eta beraien familien eskubideen alde lan egiten duten erakundeek osatutako elkartea gara

Home » Sin categoría » GAUDE, Uribe Costa elkartearen izen berria

GAUDE, Uribe Costa elkartearen izen berria

logp1

Uribe Costa elkartearen izen berria GAUDE da

Uribe Costa adimen urritasuna duten pertsonen alde ari da lanean,

eta orain bere izena eta logotipoa aldatu ditu.

Izen aldaketa horretan familiek,

adimen urritasuna duten pertsonek, profesionalek

eta boluntarioek hartu dute parte.

 

Logotipo berriak pertsona desberdinen aurpegiak erakusten ditu.

GAUDE izenarekin, komunitatean daudela, gizartean daudela,

urritasunak dituzten pertsonen eskubideak defendatzen daudela,

adierazi nahi dute.

 

Elkarteak 35 urte daramatza urritasunak dituzten

pertsonei laguntzen eta horien eta euren familien

eskubideen alde lanean jarraituko du.

Adimen urritasuna duten pertsonen aldeko Uribe Costa elkarteak bere izen eta irudi korporatibo berriak aurkeztu ditu. Orain GAUDE dira. Aldaketa horretan, senideek, adimen urritasuna duten pertsonek, profesionalek eta boluntarioek osatutako lan taldeak egin du lan. Logotipo berriak pertsonen aurpegiak sinbolizatzen ditu, pertsona desberdinak, pertsona anitzak, elkarrekin bizi diren pertsonak, hain zuzen ere.

Berrikuntza hori partaidetzan oinarritutako prozesuaren fruitua da. Duela bi urte, elkartean 30 pertsonak osatutako taldea eratu zen, “Elkartegintza”, “Herritartasun” eta “Ahalduntze” alorretan hobekuntzarako zenbait ekintza definitzeko. “Herritartasun” alorreko taldean, “Asociación Uribe Costa” izenak ez zituela ondo identifikatzen eta sarri askotan inguruko beste erakunde eta zerbitzu batzuekin nahasten zela ikusi zen. Une horretatik aurrera hasi zen ideia hau garatzen, eta orain GAUDE gisa aurkezten dira.

Adimen urritasuna duten pertsonei eta euren senideei laguntza emanez 35 urte baino gehiagoko ibilbidearen ondoren, aldaketa honekin beste etapa bati eman zaio hasiera. Elkarteak aurrera jarraitu nahi du gizartean duen presentziarekin, eta adimen urritasuna duten pertsonen erabateko inklusioaren alde lanean jarraitu nahi du, eskubide guztiak dituzten herritar diren heinean.

GAUDE, “Komunitatean presente GAUDELAKO, hesiak gainditzeko GAUDELAKO, erabateko herritar izateko dugun eskubidea defenditzeko eta errebindikatzeko GAUDELAKO, aukerak sortzeko GAUDELAKO, bizitzeko proiektuak bultzatzeko GAUDELAKO”, azpimarratu du elkarteak bere marka berriaren estreinaldian.

 

FacebookTwitter

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies