Adimen edo garapen urritasuna duten pertsonen eta beraien familien eskubideen alde lan egiten duten erakundeek osatutako elkartea gara

Home » Sin categoría » #Todoal27, adimen urritasuna duten pertsonen enplegurako eskubidearen alde

#Todoal27, adimen urritasuna duten pertsonen enplegurako eskubidearen alde

todo al 27ok

Datorren maiatzaren 1ean Lanaren Nazioarteko Eguna ospatuko da.

Horregatik, Plena inclusiónek kanpaina bat jarri du martxan,

adimen urritasuna duten pertsonen lanerako

eskubideari buruz kontzientziatzeko.

FEVASen kanpaina horrekin bat egingo dugu.

 

Urritasuna duten pertsonen enpleguari buruzko

artikuluak argitaratuko dira.

Horrez gain, #Todoal27 etiketa eramango duten

mezuak konpartituko dira sare sozialetan.

Etiketa horrek, urritasuna duten pertsonen

eskubideei buruzko NBEren Konbentzioaren 27. artikulua aipatzen du.

Artikuluak enplegu eskubideari buruz hitz egiten du.

Maiatzaren 1ean Lanaren Nazioarteko Eguna denez, bat egingo dugu kide garen Plena inclusión elkarte mugimenduak bultzatu duen #Todoal27 kanpainarekin. Ekimen horren bitartez, adimen urritasuna duten pertsonen enplegu eskubidearen inguruan sentsibilizatzea bilatzen da. #Todoal27 horrek, urritasuna duten pertsonen Konbentzioaren 27. artikulua, baldintza berberekin Enplegua eskuratzeari buruzkoa, aipatzen du.

Aurrera eraman beharreko ekintzen artean, #Todoal27 etiketarekin konpartitu daitezkeen mezuak zabalduko dira sare sozialetan, eta alor horretan datu esanguratsuak eta errebindikazioak dituzten artikuluak argitaratuko dira. Adibidez, adimen urritasuna duten pertsonek, urritasunik ez duten gainerako langileek baino %40 gutxiago irabazten dutela.

Informazio guztia www.plenainclusión webgunean

 

FacebookTwitter

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies