Skip links

FEVAS Plena inclusión Euskadi ROCE 2016 Topaketan

Joan den asteartean, uztailaren 5ean, Euskal Federazioak, adimen urritasuna duten pertsonei musika hurbiltzeko esperientzia konpartitu zuen, Hezkuntza eta Gizarte Kontzertuen Antolatzaileen Sareak antolatutako “Pertsonak elkartuz, musikarekin hunkituz” ROCE 2016topaketan. Valeria García-Landarte FEVAS Plena inclusión Euskadiko zuzendariak, “Gizarte alorreko proiektuak musikatik ekinez eta egituratuz” izeneko mahai inguru
an hartu zuen parte, Emilio Aragón polifazetikoarekin, César Coca kazetariarekin eta Juanjo Grande musika eta sorkuntza zuzendariarekin.

García-Landartek, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin aurrera eramaten ari den lankidetzan gauzatu diren musika ekimenen balioa azpimarratu zuen. Hitzarmen horri esker, 2009tik, 600 pertsonak, adimen urritasuna dutenen eta federazioko kide diren erakundeetako laguntzaileen artean, hartu dute parte 14 musika tailerretan eta beste horrenbeste kontzertutan. Bere iritziz, musikak “zoriona eta aukera berriak sortzen ditu adimen urritasuna duten pertsonen artean eta gizarte sentsibilizazioa bultzatu du musikarien artean”.

Topaketa horren barruan, Bilboko eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoekin batera, adimen urritasuna duten Euskadiko 35 pertsonak parte hartzen duten Soinuen Mosaikoa egitasmoa ere aurkeztu zen. Mosaikoa, Orkestra Sinfonikoen Espainiako Elkarteak, Plena inclusión Españarekin lankidetzan bultzatu duen eta BBVA Fundazioak finantzatu duen ekimena da. Helburua, musikaren eta arte sorkuntzaren bitartez gizarteratzea bultzatzea da. Emilio Aragónek idatzi duen musika pieza batean eta José Saramagoren “La flor más grande del mundo” lanean oinarrituta dago. ROCE 2016 topaketan egon zen konposatzaileak berotasun handiz hitz egin zuen lankidetzarako egitasmo horren indar eraldatzaileari buruz.

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content