Adimen edo garapen urritasuna duten pertsonen eta beraien familien eskubideen alde lan egiten duten erakundeek osatutako elkartea gara

Home » inicio » FEVAS Plena inclusión Euskadi elkarteak “Participación y voluntariado. ¡Porque quiero!” gida argitaratu du

FEVAS Plena inclusión Euskadi elkarteak “Participación y voluntariado. ¡Porque quiero!” gida argitaratu du

ddd

“Participación y voluntariado. ¡Porque quiero!”

izenburua duen gida bat egin du FEVASek.

FEVAS Plena inclusión Euskadi Irakurketa Erraza

Bildumaren 4. zenbakia da.

Parte hartzeko duten eskubideari buruz kontzientziatu

nahi ditu desgaitasuna duten pertsonak gida honek,

eta informazio lagungarria ematen die parte hartu

eta boluntariotza egin nahi duten ala ez erabaki dezaten.

 

Zenbait adibiderekin argitzen du gidak zer den parte hartzea,

non parte har daitekeen eta zer behar den.

Boluntariotza zer den ere argitzen du, eta horrekin batera,

zer behar den boluntariotzarako,

boluntariotzaren eskubide eta betebeharrak,

eta non egin daitekeen boluntariotza.

Gainera, parte hartu nahi duten pertsonek izan ditzaketen

zalantzak erantzuteko atal bat ere badu.

 

Gida honekin, desgaitasuna duten pertsonen parte-hartzea bultzatu

eta irakurketa erraza sustatu nahi du FEVASek.

FEVAS Plena inclusión Euskadi Irakurketa Erraza Bildumako 4. zenbakia dugu gida hau, eta gizartean parte hartzeko duten eskubideari buruz kontzientziatu nahi ditu desgaitasun intelektuala duten pertsonak. Horrez gain, informazioa ere eskaini nahi die, informazio hori erabakiak hartzeko lagungarria gerta dakien, esparru jakin batzuetan parte hartu nahi duten eta boluntariotza egin nahi duten ala ez erabakitzeko. Gida hau egiteko Apdema, Atzegi, Gaude eta Gorabide elkarteetako pertsona autokudeatzaileen taldeetako arduradunek eta talde horietako kideek lagundu dute.

Argi eta garbi, eta adibide askorekin, parte hartzea zer den, zer behar den eta parte hartzeko esparruak azaltzen ditu gidak. Gainera, boluntariotzari eskaintzen dion kapitulu batean ekintza boluntarioa definitzen duten alderdiak, boluntariotza egiteko zer behar den, boluntarioen eskubide eta betebeharrak, eta boluntariotza non egin biltzen dira. Azkenik, gai horien inguruan desgaitasun intelektuala duten pertsonek planteatzen dituzten zalantza arruntenei erantzuten zaien atal bat ere badago.

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak finantzatutako argitalpena dugu eta FEVAS Plena inclusión Euskadi elkarteak gauzatutako estrategia sendotzen du, hau da, desgaitasun intelektuala duten pertsonen parte-hartzea eta erabateko herritartasuna bultzatzea, eta Irakurketa Erraza sustatzea helburu horiek lortzeko ezinbesteko erreminta gisa.

Sartu gidan 

 

 

FacebookTwitter

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies