Adimen edo garapen urritasuna duten pertsonen eta beraien familien eskubideen alde lan egiten duten erakundeek osatutako elkartea gara

Home » Zer da FEVAS Plena inclusión Euskadi?

Zer da FEVAS Plena inclusión Euskadi?

FEVAS Plena inclusión Euskadi

Irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko erakundea da, eta 1980tik adimen edo garapen urritasuna duten pertsonen eta beraien familien eskubideak sustatzen ditu. 2014an FEVAS Plena Inclusión Euskadi gizarte intereseko erakunde izendatu zen.

FEVAS Plena inclusión Euskadik, Euskadiko Autonomia Erkidegoan adimen edo garapen urritasuna duten pertsonei eta beraien senideei zerbitzuak ematen dizkieten familia elkarteak biltzen ditu. Federatutako 13 erakunde ditu eta, ondorioz, adimen edo garapen urritasunaren alorreko Euskadiko erakunde garrantzitsuena da.

Federazioak, gizarte justizia eta bizitza kalitate maila altua izango duen gizartea lortzeko egiten du lan, adimen edo garapen urritasuna duten pertsonak erabateko eskubideak dituzten herritar izan daitezen.

FacebookTwitter

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies