Skip links

Plena inclusiónen Jardunbide Miresgarrien I. Topaketa

400 pertsona baino gehiagok, horien artean FEVAS Plena inclusión Euskadiko kide diren erakundeetako 14k, hartu zuten parte urriaren 13an eta 14an, “Uzta garaia” goiburuarekin, Kordobako Unibertsitateko Errektoretzan egin zen Plena inclusiónen Jardunbide Miresgarrien I. Topaketan.

Beste herrialde batzuetan arrakastaz gauzatu diren esperientziak ezagutzeaz gain, Plena inclusióneko erakundeek bidali zituzten 283en artean, aditu talde batek aukeratu zituen hamalau esperientzia miresgarri aurkeztu ziren. Jardunbide bikain aintzatespena hauek jaso zuten: “Pentsamendu Libreko Eskola” (Valentziako Erkidegoko Plena inclusión), “Gai baino gehiago” Adepsi-rena (Kanariar Uharteetako Plena inclusión) “Loturak”, Amadip-Esment-ena (Balear Uharteetako Plena inclusión).

Jardunbide hoberenen kategorian, Uribe Kostaren “Berdintasunean lehiatuz. Erabateko inklusioa areto futbolaren bitartez”, Uliazpiren “Hautemate Emozionalerako teknologia adimen eta garapen urritasuna duten pertsonen laguntzan” eta Euskadiko erakundeek parte hartzen duten Asociación Española de Orquestas Sinfónicas (AEOS) izenekoaren, Plena inclusiónen eta BBVA Fundazioaren proiektua.

 

 

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content