Skip links

Euskal Presentzia garrantzitsua “Mundua ulertu nahi dugu” Kongresuan

400 pertsona baino gehiagok, horietatik 21 Euskaditikjoandakoak,hartu dute parte urriaren 19an eta 20an Caceresenegin den Irisgarritasun Kognitiboko“Mundua Ulertu nahi dugu” I. kongresuan.

Hainbat adituk, Lisa Seemanek (Webguneko Irisgarritasun Partzuergo Lan Taldeko bideratzailea), Karoline Körnerrek (Capito-ATEMPOko koordinatzailea) edo José Antonio Leónek (Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Psikologia katedraduna), besteak beste, arlo horretan aurrera eramandako azken ikerketa lanak aurkeztu dituzte. Horrez gain, programak 12 esperientzia miresgarri aurkeztu ditu Osokoan, eta 8 jardunbide on stand formatuan, horien artean, Gorabidek aurrera eramandako “Colaboramos para construir entornos fáciles” izenekoa. Azpimarragarri gisa aintzatetsiak izan diren beste euskal jardunbide batzuk, Donostiako Goyeneche Fundazioaren “Neu” aplikazio informatikoa, Pertsonan Zentratutako Plangintzaren euskarri gisa erabiltzen dena; FEVASek garatutako “Colección de derechos”; eta gure partaidetza ere izan duen “Mosaico de sonidos”, izan dira.

FEVASen iritziz, irisgarritasun kognitiboa ezinbesteko tresna da adimen urritasuna duten pertsonen eskubideetan eta beraien gizarteratzean aurrera egin ahal izateko.

 

 

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content