Skip links

FEVAS Plena Inclusión Euskadi federazioko erakundeek erabateko kalitatean sakondu dute

Ekainaren 16an, FEVAS Plena Inclusión Euskadi federazioak mintegi bat egin zuen Erabateko Kalitatearen Ereduan sakontzeko asmoz. Horretarako, hausnarketa bateratu bat antolatu zuten, eta bertan, federazioko kide diren erakundeetako gerenteek eta kudeaketa‑arduradunek hartu zuten parte, baita Federazioko kalitate-arduradun Santos Hernándezek eta zuzendari Enrique Galvánek ere.Responsables y directores de Plena inclusión Euskadi

Enrique Galvánek euskal erakundeen lorpenak balioetsi zituen; izan ere, autonomia‑erkidegoen artean Euskadin bakarrik ari dira elkarte federatu guztiak eredu honen ziurtagiria lortzeko lanean. Bestalde, Santos Hernándezek, Plena Inclusión elkarte‑mugimenduak arlo horretan lortutakoak berrikusi zituen, eta hemendik aurrera zein pauso emango diren aurreratu zuen.

Horien ondoren, Mirko Gerolinek, Gorabideko zuzendari tekniko eta sistema-zuzendariak eta Federazioko kalitate-arduradunak, arlo horrek Euskadin duen egoera azaldu zuen, eta datu nabarmenenak eman zituen: FEVAS Plena Inclusión Euskadi federazioko 13 erakundeetako bik ziurtagiria dute, eta 11 ziurtagiria lortzeko prozesuaren fase desberdinetan daude. Emaitza horren atzean, 10 autoebaluazio-txosten, 8 hobekuntza-plan, 10 komunikazio-plan eta 130 autoebaluazio-saio daude; autoebaluazio-taldeetan 179 partaide daude, eta hobekuntza‑ekintzetan 172.

Egoera orokorra aztertu ondoren, bertaratutakoek honako gai hauen inguruan eztabaidatu zuten: sistemaren indarguneak eta hobetzeko alderdiak, eta sistemak duen balioa, antolatzeko eta inguruarekin harremanak ezartzeko.

Federazioak ekintza-plan bat gauzatu du 2014. urteaz geroztik, kalitatezko eredu hau abiarazteko, eta horren barruan dago mintegi hau. Ekintza horietako beste bat federazioko kalitate-talde bat osatzea zen, eta benetako aldaketa-eragile bihurtu da erakundeetan. Honako hauek osatzen dute kalitate-taldea: erakundeetan arlo honen ardura dutenak, Federazioko kalitate-arduraduna eta zuzendaria.

Federazioak ildo horretan eginiko lana Kalitate partekatua izenarekin zabaldu da, Plena Inclusiónen El Huerto de Ideas (ideien baratzea) webgunean. Hartara, interesa dutenek praktika hau ezagutu eta baloratu ahal izango dute, eta ekarpenak egin.

 

 

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content