Skip links

Plena inclusiónek Anai-arreben III. topaketa ospatu du

Irailaren 24an eta 25ean, Aragoiko Calatayud herriak “Adimen edo garapen urritasuna duten pertsonen anai-arreben eta koinatuen estatuko Hirugarren Topaketa” jaso zuen, bertako Amibil elkarteak, eta Plena inclusión Aragón eta Plena inclusión España erakundeek antolatutakoa. 50 senidek, profesionalekin eta adituekin batera, familian eta erakundeetan betetzen duten lekuarekin erlazionatutako gaiak landu zituzten.

Euskadiko Federaziotik joandakoen artean, Elena Beristain (Aspace Gipuzkoa) dago. Bere iritziz, “Urritasun motak, familia ereduak eta Autonomia Erkidego bakoitzeko errealitateak desberdinak diren arren, Topaketan argi geratu zen beharrezkoa dela pertsonarengan eta familian, familia osoan, zentratuta egongo den eta pertsonen autonomía pertsonala eta autodeterminazioa bultzatuko duen eredu inklusiboa bultzatzea”

Mikel San Emeteriok (Uribe Kosta), bere aldetik, oso era positiboan baloratu du esperientzia hori, bertan “iritziak konpartitzeko eta ekarpenak egiteko aukera izan baitugu, gure anai-arreben eta koinatuen bizitza hobetzeko eta baita gure buruarekin ondo sentitzeko ere”.

FEVAS Plena inclusión Euskadiren iritziz, partaidetzarako gune horiek oso balio handia dute, adimen urritasuna duten pertsonek eta beraien familiek behar duten arretari erantzun hobeak ematen laguntzen baitute.

 

 

 

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content