Adimen edo garapen urritasuna duten pertsonen eta beraien familien eskubideen alde lan egiten duten erakundeek osatutako elkartea gara

Home » Sin categoría » Plena inclusiónek “Denok Denok Gara” Kanpaina jarriko du martxan

Plena inclusiónek “Denok Denok Gara” Kanpaina jarriko du martxan

personas con discapacidadsd

Plena inclusiónek “Denok Denok Gara” kanpaina egin du,

adimen urritasuna izanik laguntza behar handia duten

pertsonen eskubideak errebindikatzeko.

Eta baita pertsona horiek eta beraien familiak gehiago ezagutzeko ere.

Kanpainan Jardunaldiak antolatuko dira eta datuak,

artikuluak eta bideoak zabalduko dira.

Informazio guztia Plena inclusiónen webgunean dago.

2017ko ekainean, FEVAS kide den Plena inclusión elkarte mugimenduak“Denok Denok Gara” sentsibilizazio kanpaina jarriko du martxan,adimen urritasuna izanik laguntza behar handia duten pertsonen eta euren familien errealitatea erakusteko. Horrez gain, kanpaina horrek pertsona horien eskubideak erabat betetzea errebindikatzen du.

Espainian, adimen urritasuna izanik laguntza behar handia duten 63.610 pertsona daude. Buru osasun edo jokabide arazoak, mugitzeko arazoak, komunikaziorako zailtasunak edo beraien adimen urritasunarekin erlazionatutako beste ezintasun batzuk dituzten pertsonak dira. Pertsona ikusezinak dira, ia ez da beraiei buruz hitz egiten, eta ia ez dago daturik. Beraien ezaugarri nagusietakoa laguntza maila handia behar dutela da, edozein pertsonaren ongizaterako ezinbestekoak diren jarduera asko aurrera eramateko: zainketa pertsonala, etxeko eta erkidegoko bizitza, gizarte harremanak, hezkuntza, aisia, enplegua…

Errealitate horri buruz sentsibilizatzeko, eta kanpainaren barruan, Plena inclusiónek lau Jardunaldi antolatu ditu, biztanle horiei buruzko datu garrantzitsuak ari da ematen eta errebindikazio horretan zentratutako zenbait artikulu eta bide zabalduko ditu.

Informazio guztia, eguneroko bizitzako istorioak eta adituen, senideen eta laguntza behar handiak dituzten pertsonen adierazpenak Plena inclusiónen webgunean egongo dira, eta sare sozialetan hedatzeko #TodosSomosTodos etiketa erabili daiteke.

 

FacebookTwitter

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies