Skip links

Plena inclusiónek Irisgarritasun Kognitiboko I. Kongresuan aurkeztuko diren 20 jardunbideak aukeratu ditu

Irisgarritasun Kognitiboko Estatu Mailako I. Kongresukobalorazio taldeak,datozen 2017ko urriaren 19an eta 20an Caceresen,ekitaldia egingo den lekuan, aurkeztuko diren 20 esperientziak aukeratu ditu. Horien artean, Gorabide elkarteak aurrera eramandako “Construir entornos fáciles” izenekoa dago.

Baloraziorako aurkeztu ziren 108 esperientzietatik, 12 aukeratu dira “Esperientzia Miresgarriak” kategorian, eta horiek izango dira Irisgarritasun Kognitiboko Estatu Mailako Kongresuko osoko saioan azalduko direnak. Beste 8 ekimen, horien artean aipatutako “Construir entornos fáciles”, “Jardunbide On” gisa kalifikatu dira, eta zenbait standen bitartez konpartituko dira.

Aukeratuak izan ez diren arren, balorazio ona jaso duten beste jardunbide batzuk hauek dira: Donostiako Goyeneche Fundazioaren “NEU,  aplicación informática de apoyo a la planificación centrada en la persona”; eta FEVASek, Atzegirekin, Apdemarekin, Gorabiderekin eta Uribe Kostarekin batera, aurrera eraman duen “Colección de derechos” egitasmoa.

Informazio gehiago: www.plenainclusion.org

IRAKURKETA ERRAZA

 

Plena inclusióneko talde batek aukeratu ditu zein diren

irisgarritasun kognitiboko 20 esperientzia hoberenak,

Irisgarritasun Kognitiboko Kongresura eramateko.

Kongresua Caceresen egingo da 2017ko urriaren 19an eta 20an

 

Guztira 108 esperientzia aurkeztu ziren.

Horien artean 20 hoberenak aukeratu dira.

Aukeratutako esperientzietako bat Gorabide elkartearena da.

 

 

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content