Skip links

FEVASek adimen urritasuna duten pertsonentzako boto eskubidea eskatzen du

Epaitegi Konstituzionalak, adimen urritasuna duen neska gazte galiziar baten boto eskubidea berriro ezartzea eskatzen zuen Estatuko Fiskaltza Orokorraren babes-helegitea tramitera ez onartzeko eman duen ebazpenaren ondoren, FEVAS Plena inclusión Euskadik bere haserrea adierazten du, eta adimen urritasuna duten pertsonentzako boto eskubidea eskatzen du. Bere iritziz, epai horiek Konstituzioaren eta Adimen urritasuna duten pertsonen eskubideei buruzko NBEren konbentzioaren kontrakoak dira. Konbentzio horrek, hain zuzen ere, hau dio: “Parte diren Estatuek aitortuko dute urritasuna duten pertsonek beste guztiek bezalako gaitasun juridikoa izango dutela bizitzako alderdi guztietan” (Konbentzioaren 12. artikulua).

Kalkulatzen denez, Estatuan 100.000 pertsona inguruk ezin dute beraien boto eskubidea gauzatu, beraien ahalmena legez aldatzen duen epaia eman delako, eta beste askok, legez botoa eman badezakete ere, ezin dituzte baldintza berdinetan jaso hauteskunde informazioa eta prozesua. Hori dela eta, FEVAS Plena inclusión Euskadik eskaria egiten die Administrazio eta aginte publikoei, eskubide politiko hori benetan gauzatu ahal izatea berma dezaten, “urritasuna duten pertsonek bizitza politikoan eta publikoan erabateko partaidetza izan dezaten, besteen baldintza berberetan”, “hauteskunde prozedurak, instalazioak eta programak, pertsona guztientzat egokiak, irisgarriak eta ulertzeko modukoak direla” bermatuz; eta, beharrezkoa bada, “beraiek aukeratzen duten pertsona batek botoa emateko orduan laguntza ematea baimenduz” (Konbentzioaren 29. artikulua). Halaber, euskal federazioak, adimen urritasuna duten pertsonek bizitza publikoan eta hauteskundeetan hauteskunde mahaietako kide gisa, parte hartzeko modua erraztea eskatzen du.

2011n, FEVAS partaide den adimen urritasunari buruzko Estatu mailako Plena inclusión elkarte mugimenduak zenbait ekintza gauzatu zituen, eskubide hori izateko garrantziaz sentsibilizatzeko xedez. Orain, eta Epaitegi Konstituzionalaren epaiaren ondoren, berriro ere aktibatu du estrategia hori CERMIrekin eta Down Españarekin batera, eskari hori eragile politikoei eta sozialei eta herritar guztiei zabaltzeko.

Manifiesto por el derecho al voto

 

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content