Skip links

In aldizkaria, 20 ale inklusioa zabaltzen

Zenbaki borobil honetan, 20.ean, hezkuntza eta gizarte inklusiboagorantz aurrera egiteko ezinbestekoa den haztegi hori sortzeko helburuarekin sortu zen argitalpen honen balioa azpimarratu nahi dugu. Duela hamarkada bat baino gehiago zabaldu genuen lehen ale hartatik, ehunka orri bete ditugu adimen edo garapen desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien iritziarekin eta lekukotzekin; hezkuntzako adituei egindako elkarrizketekin; gaurkotasunarekin; jardunbide onekin… Pertsona bakoitzak bere ikuspegia eman du, eta, bere ikuspegitik, inklusioa zabaltzen eta gure aldizkaria hezkuntzako profesionalentzat erreferentzia bilakatzen lagundu du.

Ale honek, aurrekoek bezala, protagonista interesgarriak ditu, besteak beste, Asunción González del Yerro (Madrilgo Unibertsitate Autonomoa), Óscar Garcia Muñoz (Plena inclusión Madrid) edo Pepe Motoso (Berritzegune Nagusia), eta irisgarritasun kognitiboarekin edo helduarora igarotzearekin zerikusia duten gaiak jorratzen dituzte. Gainera, eta ale berezi hau ospatzeko, Eguzkiñe Etxabek (FEVAS eta Apnabi-Autismo Bizkaia) FEVASek hezkuntza-eraldaketako eragile gisa duen lekua errepasatuko du, eta hainbat pertsonak bi galdera erantzungo dituzte: Zer ikasi dugu? Zer erronkari egin behar diegu aurre?

Erronken artean, FEVASek hezkuntza-komunitatea sentsibilizatzen jarraitzeko eta eskola inklusiboagoa sustatzeko beharra azpimarratzen du. In aldizkaria helburu horietan eragina izaten saiatzen da.

In aldizkaria

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content