Skip links

Denok denok gara

“Denok denok gara” lelopean, 2016an Plena inclusion arreta berezia ari da eskaintzen laguntza behar gehien duten adimen edo garapen urritasuna duten pertsonei: komunikatzeko edo mugitzeko zailtasunak, urritasun aniztasunak, buruko osasun edo portaera arazoak… dituztenei. Beste ekintza batzuen artean, talde horren beharrei eta erabilgarri dauden baliabideei buruzko azterlana egingo da, enplegu pertsonalizatuaren eta laguntza aktiboaren alorretan lan egingo da eta jardunbide miresgarriak identifikatuko dira.

Plena inclusioneko parte diren pertsonentzat, inklusiorako bideak ezin du inolako baldintzarik izan behar. Iazko urtearen amaieran, Auto-kudeatzaileen Kongresu Europarrean Madrilen elkartu ziren, eta adimen edo mugikortasun urritasuna duten pertsonek hau adostu zuten: “hau, denok inklusiora egin behar dugun bidaia da. Ezin dugu onartu inor kanpoan gelditzerik. Denok DENOK esan nahi du”. Aipamen horrek, laguntza behar Es la imagen de dos chicoshandiagoak eta konplexuagoak dituzten pertsonak aipatzen ditu: komunikatzeko edo mugitzeko arazo gehiago, buruko osasun edo portaera arazoak… dituzten pertsonak.

Pertsona horiek, gaur egun oraindik, eta neurri handian, ikusezinak dira gizartearen parte handiarentzat. Euren egoera berezia dela eta etiketaturik daude, eta beraien bizitzeko alternatibak, laguntza, bazterketa eta gizarteari laguntzeko aukera gabezia egoeretara mugatzen dira. Badirudi beraientzat ez direla eskubideak, bizitza kalitatea, hiritartasuna, bizitza independentea, partaidetza eta gizarteratzea… existitzen.

Horregatik, aurten, 2016an, arreta berezia eskainiko zaie talde horren behar bereziei eta pertsona horien eta beraien familien errealitatea ikusgaiago bilakatzeko erronkari. “Denok denok gara” goiburuarekin eraldaketa estrategiak gauzatu nahi dira, laguntzarako eredu inklusiboetarantz, pertsona horien eta beraien familien datuak eta beharrak jasoz, jardunbide miresgarriak identifikatuz eta istorio pertsonal arrakastatsuak zabalduz.

Proiektu horren barruan, INICOk azterlan koalitatiboa eta koantitatiboa egingo du, Desgaitasunari buruzko Errege Patronatuarekin lankidetzan, pertsona horien errealitateari eta horretarako dauden baliabide erabilgarriei buruzko datu esanguratsuak lortzeko.

 

 

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content