adimen- edo garapen-desgaitasunean trebatzen lagundu diete
Ertzaintzako agenteak izango direnei.
Prestakuntza hori hiru erakundek eman dute:
Apdemak, Futubidek eta Gautenak.
Erakunde horiek hau azaldu dute:
- Zer elkartek egiten duten lan adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonekin.
- Zer den adimen- edo garapen-desgaitasuna.
- Zelan jokatu hainbat egoeratan.
- Zelan komunikatu adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonekin.
FEVASentzat eta elkarteentzat lankidetza hori
oso garrantzitsua da.
Agenteek desgaitasuna duten pertsonak
gehiago ezagutzeko eta haien eskubideetan eta inklusioan
Euskal Poliziaren agente izango diren eta graduatu ondoren Ertzaintzako eta Euskadiko udalerrietako udaltzaingoko kide izango diren horiek, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen errealitatera hurbildu dira, eta kolektibo horren arreta hobetzeko orientabideak jaso dituzte.
Prestakuntza Arkauteko Akademian egin da urriaren 24an eta 26an, FEVAS Plena Inclusión Euskadik koordinatu du, eta Apdema, Futubide eta Gautena erakundeek eman dute. Erakunde horiek FEVAS Plena Inclusión Euskadi erakundeko kide diren eta adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonak babesten dituzten 13 euskal erakundeak aurkeztu dituzte, eta adimen- edo garapen-desgaitasunaren kontzeptua argitu dute. Gainera, eragileek hainbat egoeratan jarduteko eta adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonekin komunikazio ona izateko jarraibideak zehaztu dituzte.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarekiko lankidetza hori iaz hasi zen 880 agenteren prestakuntzarekin, eta herritar guztien eskubideetan eta haien inklusio osoan aurrera egiteko aukera da gure elkarte-mugimenduarentzat.