Skip links

Adimen urritasuna osasun sektorera hurbiltzen

FEVAS Plena inclusión Euskadin proiektu bati eman genion hasiera iaz, Osatzenekin (Familia eta Erkidego Medikuntzaren Euskal Erakundea) lankidetzan. Proiektu horren bitartez, hainbat helburu ditugu: adimen urritasunari buruzko sentsibilitatea sartzea osasunaren alorrean; alor horretako profesionalek adimen urritasuna duten pazienteei arreta eskaintzeko orduan dituzten zailtasunak ezagutzea; eta talde hori hobeto ulertzeko estrategiak bideratzea fakultatiboei.Sesión de sensibilzación a profesionales de la salud

Jardunbide horretan, adimen urritasuna duten pertsonek eurek, kontsultan daudenean dituzten jakin-minen eta oztopoen berri ematen diete osasun alorreko profesionalei; sendagilearengana joateak sortzen dien antsietatetik, hitz teknikoak ulertzeko edo sintomak adierazteko orduan dituzten zailtasunetara. Gainera, adimen urritasuna duten pertsonak hobeto ulertzeko eta elkarren arteko komunikazioa hobetzeko lagungarri izan daitezkeen zenbait orientabide konpartitzen dituzte.

Euskal Federazioak koordinatzen duen ekimena, federazioko kide diren erakundeen inplikazioari eta lanari esker da posible, Gorabide, Uribe Costa eta Apdema batez ere. Erakunde horiek sentsibilizazio saioak egin dituzte Basauriko, Leioako, Durangoko eta Galdakaoko osasun etxeetan (Bizkaian) eta Gasteizko Aranbizkarra II-n (Araban), osasun alorreko 80 profesionalengana helduz. Aurreikuspenen arabera, 2016an hiru lurraldeetako beste zortzi anbulatoriotara helduko gara, Atzegi elkarteak sentsibilizazio saioak egingo baititu Gipuzkoan.

Federazioan oso modu positiboan baloratzen dugu proiektu hori, gizarte sentsibilizazioaren alorrean pausoak emateko, eta adimen urritasuna duten pertsonen osasunaren hobekuntzara eramango duten tresnak sortzeko eta testuinguru guztietan haien ikusgaitasuna eta partaidetza sustatzeko, aukera ematen digulako.

 

 

 

 

 

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content