Skip links

Aspace Bizkaiak burmuin paralisia duten pertsonak landa ingurunean gizarteratzea erreibindikatu du

Asteazken honetan, urriaren 3an, Aspace Bizkaia Bilboko Areatzara irten da, Burmuin Paralisiaren Munduko Eguna ospatzeko eta pertsona horien eskubideak erreibindikatzeko. Burmuin Paralisia duten pertsonek, profesionalek, senideek eta boluntarioek parte hartu duten flashmob baten ondoren, erakundeko ordezkariek Manifestua irakurri dute, burmuin paralisia duten pertsonak landa ingurunean gizarteratzea erreibindikatzeko.

Aurten, landa inguruneak burmuin paralisia duten pertsonei planteatzen dizkieten zailtasun berezietan zentratu da elkartea. Horien artean, gune eta garraio ez irisgarriak, urritasunari laguntzeko zerbitzu gutxi, eskolako inklusiorako laguntza falta, eta lan munduan sartzeko aukera urriak aipa daitezke.

Errealitate horren aurrean, deia egin diete Administrazioari eta gizarteari, diskriminazio horri amaiera emateko eta euren eskubideak erreklamatzeko.

 

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content