Skip links

Atzegi Xperience, kolore guztietako esperientziak

Aurtengo kanpaina boluntarioei zuzendua dago. Urritasuna duten pertsonek, deialdi dibertigarri baten bidez, boluntarioen esperientziak, modan dauden esperientzia  kaxekin alderatuz, bizipen ahaztezinak izateko gonbita luzatu dute. Aldi berean, boluntarioen lana balioan jarri nahi dute, eta adimen desgaitasuna duten pertsonekin denbora partekatzen duten pertsonei euren lana eskertu nahi diete. Izan ere, musutruk, euren hobbyak partekatu eta hainbat esparrutan laguntzen dute pertsona asko dago.

 

“Esperientzia paregabe eta ahaztezinak”

Atzegi Xperience kutxen bitartez Atzegin boluntario izateko era ezberdinak erakutsi nahi dira;  puntualki  kolaboratzea, aldizka, zaletasunen bat partekatzea, ekimenetan parte hartzea, oporretara joatea edo, besterik gabe, zerbait hartzera ateratzea. Hala, kolore guztietako esperientziak daudela adieraztera eman nahi du kanpainak, eta zarena zarela badagoela zuretzat egokia den esperientzia.

Informazio gehiago: www.atzegi.org

 

 

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content