Plena inclusióneko Kalitate Eredu berria aurkezteko
jardunaldia antolatuko dute Bilbon.
Kalitate eredu,
Plena inclusióneko erakundeen lana ona den ala ez neurtzeko
modua da.
Jadanik eman dezakezu izena
Bilbotik zuzenean emango dugun
bideoa ikusteko.
Aurkezpenaren leloa
Aurkezpenaren leloa hau da:
«Bizi-proiektuen kudeaketarantz aurrera eginez».
Esan nahi du erakundeek kalitatez lan egiten badute
adimen-desgaitasuna duten pertsonen
bizitza hobetzen dela.
Zertaz hitz egingo dugu?
Hauek dira jardunaldian landuko ditugun gaiak:
Zelan hobetu pertsonentzako laguntzen kudeaketa.
Kalitate eredu berriaren erronkak.
Kalitate ereduaren berritasunak.
Zelan jarriko dugu abian
kalitate eredua.
Akreditutako erakundeak
Ekitaldiaren amaieran,
aintzatespena egingo zaie Kalitate Eredu berrian
akreditatu diren lehenengo erakundeei.
Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astea
Ekitaldia
Kudeaketa Aurreratuaren Europar Asteko
jardueren barruan dago.
Informazio guztia HEMEN.
Urriaren 25ean, Plena inclusiónek, FEVASek eta Gorabidek, “Bizi-proiektuen kudeaketarantz aurrera eginez” lelopean antolatutako jardunaldia egingo da Bilbon. Bertan, Plena inclusión elkarte-mugimenduaren Kalitate Eredu berria aurkeztuko da, eta gai hauekin lotutako gaiak jorratuko dira: pertsonentzako laguntzen kudeaketa hobetzeko modua, Eredu berriak planteatzen dituen erronkak, berrikuntzak eta zelan jarriko den abian. Ekitaldiaren amaieran, Kalitate Osoko Eredu berrian akreditatu diren lehenengo erakundeak aintzatetsiko dira.
Ekitaldia Euskalitek Euskadin koordinatzen duen Kudeaketa Aurreratuaren Europar Asteko ekitaldien agendan dago. Aste horren helburua Kudeaketa Aurreratuari buruzko jardunbide egokiak eta esperientzien trukea sustatzea eta hedatzea da.
Jardunaldia zuzenean emitituko da online, eta jarraitzeko beharrezkoa izango da izena ematea.
Informazio guztia HEMEN.