Skip links

Edekak emakumeari eta urritasunari buruzko gogoeta egiten du: eskubide eta aukera berdintasuna

Joan den abenduaren 15ean, EDEKAk, Urritasuna duten Pertsonen Euskal Koordinakundeak,“Emakumea eta urritasuna: eskubide eta aukera berdintasuna” Jardunaldia egin zuen Intxaurrondoko Kultur Etxean,berdintasunerako politiketan eta planetan sakontzeko eta hainbat erakunde arlo horretan gauzatzen ari diren jardunbide onak aurkezteko helburuz.

Mikel Malcorraren (EDEKAko presidentea), Maite Peñaren (Gipuzkoako Gizarte Politika Diputatua) eta Beatriz Artolazabalen (Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politika Sailburua) eskutik etorri zen inaugurazioaren ondoren, Leyre Solagurenek (Emakunde) hartu zuen parte, urritasuna duten emakumeen bazterketari aurre egiten aurrera eramandako politikak azaldu zituen hitzaldiarekin.

Ondoren, esperientzia hauek jaso zituen laneko mahaia gauzatu zen: “Berdintasunaren alde lanean: Gizonen eta emakumeen berdintasunerako Plana gure errealitatera egokitzea”, FEVASeko kide den Atzegi erakundearena; “Emakumea, urritasuna eta berdintasun politikak. Begirada elkarte mugimenduaren bitartez” Elkartean erakundearena; “ONCEren eta bere Fundazioaren Aukera Berdintasunerako Behatokia”; eta “Emakume gorra eta komunikaziorako oztopoak”, Euskal Gorrak erakundearena.

Amaitzeko, FEVAS parte den eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko gizarte bizitzan urritasuna duten pertsonen partaidetza sustatzeko lan egiten duten euskal erakundeak, federazioak eta konfederazioak biltzen dituen EDEKA plataformak, bere webgune berria aurkeztu zuen.

 

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content