Skip links

Futubideren Bozeramaileen taldea “Irisgarritasun kognitiboa parte-hartzean” Mintegian

Jose Miguel Cassi Futubideko bozeramaileen taldeko kideak bere esperientzia partekatu du Plena inclusión Españak antolatutako “Irisgarritasun kognitiboa parte-hartzean” Mintegian. Mintegia joan den otsailaren 22an egin zen, eta hainbat testuingurutan irisgarritasun kognitiboa ardatz duen zikloko lehena izan da.

Ekitaldian, Nafarroako ANFAS elkarteko Vanesa Alonsok eta Sonia Ganuzak Plena inclusión España buru duen “Irisgarritasun kognitiboa parte-hartzean erakundeetan” izeneko gaiari buruzko ikerketaren emaitzak aurkeztu dituzte. Horretarako, 500 inkesta baino gehiago eta 16 elkarrizketa sakon egin dira.

Ikerketa honen xehetasunen ondoren, Victorio Latasa ONCE Fundazioko Patronoak; María Eugenia Lucas desgaitasuna duten Gaztela eta Leongo Plena inclusióneko pertsonen Foroko kideak; Luis Carreras Cádiz Autismo-ko presidenteordeak; eta José Miguel Cassi Futubideko Bozeramaileen Taldeko kideak, hainbat forotan parte hartu izana ilustratu dute euren lekukotzaren bitartez.

Mintegiaren parte horretan, José Miguel Cassik Futubideko bozeramaileen taldearen osaera, funtzionamendua eta zeregina azaldu ditu, eta bere erakundearen aldetik jasotzen dituen laguntzak balioetsi ditu. Bere hitzaldian zehaztu duenez, espazio horrek eta Patronatuaren Kontseilu Nagusian izan duen parte-hartzeak aurrerapauso nabarmena ekarri dute: “Oso urrats garrantzitsua eman dugu. Orain, gaiak helaraz diezazkigukete, eta norbaitek ordezkatzen dituela ikusten dute”, esan du.

Futubideko Bozeramaileen Taldea sei pertsonak osatzen dute, eta 2018an sortu zen, kolektibo osoa ordezkatzeko eta fundazioaren egituran bertan modu aktiboan parte hartzeko helburuarekin.

Mintegia esteka honetan dago eskuragarri

 

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content