Skip links

Urkullu Lehendakariak Aspace Bizkaiaren Hezkuntza Bereziko Zabaloetxe Goikoa Zentroa bisitatu du

Urkullu Lehendakariak Aspace Bizkaiaren Hezkuntza Bereziko Zabaloetxe Goikoa Zentroa bisitatu du. 40. urteurrena ospatzeko Aspace Bizkaiak 

programatu dituen ekitaldien barruan,Iñigo Urkullu Lehendakariak, Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politika Sailburuak, Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburuak eta Emilio Sola Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen Zuzendariak lagunduta, burmuineko paralisia duten 42 ikasle hartzen dituzten 9 ikasgela dituen Hezkuntza Bereziko Zabaloetxe Goikoa Ikastetxea (Loiu) bisitatu zuen atzo.

Taldeko langile taldearekin bildu eta ikasgelak eta bertan aurrera eramaten diren egitasmoak ezagutu ostean, erakundeko ikasleen eta profesionalen presentzia izan zuen ekitaldia egin zen. Ekitaldi horretan, eta Kepa Erauzkin elkarteko presidentearen esker oneko hitzen ondoren Lehendakariak egin zuen berba, Aspace Bizkaiak bere 40 urteko ibilbidean gizarteari egin dion ekarpena eta aurrera eraman duen lana aintzatesteko. Horrez gain, Urkulluk berretsi egin zuen Administrazioak Aspace Bizkaia bezalako elkarteekin duen lankidetza ereduaren aldeko apustua eta denon artean gizarte zuzenagoaren alde lanean jarraitzeko Eusko Jaurlaritzak duen konpromisoa.

Ekitaldia, erakundearen 40 urteak direla eta ikasleek egin zuten piktogramez egindako mezuarekin eta “olatu” handiarekin amaitu zen.

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content