Adimen edo garapen desgaitasuna duten pertsonen eta beraien familien eskubideen alde lan egiten duten erakundeek osatutako elkartea gara

Home » inicio » FEVAS elkarte-mugimenduak balioan jarri du Zaintzari buruzko Kongresuan egin duen ekarpena

FEVAS elkarte-mugimenduak balioan jarri du Zaintzari buruzko Kongresuan egin duen ekarpena

b
Irakurketa erraza
Amaia Lopetegui Gautena elkarteko zuzendariak

Eusko Jaurlaritzak antolatutako

Zaintzari buruzko Kongresuan hartu du parte

 

Amaiak esan du elkarteok ekarpen handia

egin diegula Gizarte Zerbitzuei.

Gure lana baliagarria izan da desgaitasuna duten pertsonen eskubideetan

eta bizi-kalitatean aurrera egiteko.

Halaber, esan du elkarteetan

desgaitasuna duten pertsonek eta haien familiek

hartzen dituztela beren bizitzari

eta nahi dituzten zerbitzuei buruzko erabakiak.

 

Gainera, Amaiak esan du kontuan hartu behar direla

desgaitasuna duen seme edo alaba bat

duten familien beharrak.

Familia horiek gastu asko dituzte,

seme-alabak zaindu behar dituzte

eta lan egiteko aukera gutxiago dute.

Horregatik, haientzako zerbitzuak eta baliabideak sortu behar dira.

 

Amaitzeko, Amaiak esan du garrantzitsua dela

pertsona bakoitzak behar dituen laguntzak izatea.

Amaia Lopetegui Gautenako zuzendariak FEVAS elkarte-mugimenduaren ordezkari gisa hartu du parte Eusko Jaurlaritzak azaroaren 15ean eta 16an Donostiako Tabakaleran antolatutako “Zainketen aldeko Euskal Ituna eraikitzen” kongresuan. Saioetako batean, Lopeteguik eta UNICEF, Sareen Sarea, EAPN Euskadi eta Bizkaiko Adinekoen Kontseilua elkarteetako ordezkariek, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak zainketen arloan egiten duen ekarpen garrantzitsuan sakondu dute. 

Bere esku-hartzean, Gautenako zuzendariak FEVAS elkarte-sareak Gizarte Zerbitzuen Sistemari egiten dion ekarpen garrantzitsua azpimarratu du; izan ere, haren lana funtsezkoa izan da Eskubideen eta Bizi Kalitatearen Ereduak sendotzeko eta adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei laguntzak emateko, eta horiek osatzen dituzten elementu bereizgarriak babestearen garrantzia azpimarratu du. Bestalde, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonek eta haien familiek erakundeek eskaintzen dituzten programak, zerbitzuak eta laguntzak diseinatzean eta gauzatzean duten protagonismoan jarri du arreta; berezitasun horrek definitzen du FEVAS elkarte-sarea, eta aintzatetsi eta finkatu egin behar da. 

Era berean, Lopeteguik desgaitasunak familien baitan duen eragina nabarmendu du, gehiegizko esfortzu ekonomikoari, zaintzari eta lan-aukeren galerari dagokienez. Errealitate horrek berariazko baliabideak eskatzen ditu, besteak beste, Familiei Laguntzeko Zerbitzuak Zorroan sartzea. 

Laburbilduz, zaintza-eredu publiko eta komunitariorako bidean mugarri izatea bilatzen duen kongresu honetan FEVAS Plena Inclusión Euskadik bi gai azpimarratu ditu: alde batetik, familiak, haiek dituzten premiak eta gizartea eraldatzeko duten eginkizuna kontuan izanda, eta, bestetik, lehen aipatutako Ereduekin koherentea izango den eta pertsona bakoitzarengan zentratutako laguntzak eraldatuko dituen sistema jasangarria finkatzen aurrera egiteko beharra.

 

Share

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies