Skip links

Euskadiko Hirugarren Sektoreak Euskadiko BPGren %2,3 kudeatzen du

Lehen “2019ko Barometro Txostena. Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen datu nagusiak” izenekoaren arabera, erakunde horiek 38.525 langile inguru dituzte, 158.599 boluntarioren parte-hartze soziala bideratzen dute, eta 2018an 1.736 milioi euroko bolumen ekonomikoa kudeatu zuten, EAEko BPGaren %2,3aren baliokidea. Sektore hori 3.938 erakundek osatzen dute (2.246 Bizkaian, 1.130 Gipuzkoan eta 562 Araban). Horrek esan nahi du Euskadin, 1.000 biztanleko 1,8 erakunde daudela.

Hauek dira joan den urtarrilaren 24an aurkeztu zen Euskadiko Hirugarren Sektorearen Barometroak ematen dituen zifra handi batzuk. Aurkezpen ekitaldian hauek egon ziren: Beatriz Artolazabal, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburua; Sergio Murillo, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako Foru Diputatua; Naroa Sarasola, BBKko Gizarte Ekintzako Zuzendaria; Pablo Gonzalez, Sareen Sareko Presidentea; eta Zuriñe Romeo, Hirugarren Sektorearen Behatokiko Koordinatzailea.

Bizkaiko Hirugarren Sektorearen Behatokiak egindako Barometro hori, sektorea eta haren gizarte-ekarpena dimentsionatzea ahalbidetzen duen ikerketarako “tresna” berria da. Euskadiko Hirugarren Sektorearen Liburu Zuriaren fase kuantitatiboko adierazle batzuetan oinarrituta egindako sintesi moduan dago pentsatuta. Bi urtean behin egiteak, funtsezko adierazle batzuetatik abiatuta sektore gisa irudi ebolutiboa lortu ahal izatea ekarriko du. Barometroaren txostenak 7 atal ditu: identitatea eta zifra handiak; jarduera-esparruak; pertsonak; baliabide ekonomikoak; kudeaketa eta komunikazio estrategiak; beste eragile batzuekiko harremanak; eta 2015-2019 konparazioa.

Txosten osoa

 

 

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content