Skip links

FEVASeko boluntarioek talde lanari buruz hitz egin dute

“Ba al dakigu taldean lan egiten?”, galdera iradokigarri horrekin hasi zen joan den larunbatean, apirilaren 6an, FEVASeko boluntarioen IV. Topaketa. Bertan, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako erakundeetatik etorritako 55 boluntariok hartu zuten parte. Valeria García-Landarte FEVASeko zuzendariak emandako ongi etorriaren ondoren, Jose Miguel Almansa boluntariotzan adituak gogoetarako zenbait gako azaldu zituen, lankidetzan eta komunikazioan sakonduz, besteak beste.

Gai horri buruz gehiago ezagutzeko, boluntario hauek euren zuzeneko esperientzia azaldu zuten: Joaquín Llaguno eta Iñigo Amann (Gaude); Janire Ateca (Gorabide); Laura Maldonado (Apnabi- Autismo Bizkaia); Socorro Salvador (Futubide); Juan Martín (Aspace Gipuzkoa); Maialen Prieto eta Janire Muñoz (Atzegi); eta Mariola Garcia de Albeniz eta Carlos Rueda (Apdema).

Esku-hartze horiek lagungarriak izan ziren talde txikietan egindako eztabaidak bultzatzeko. Gai anitzei buruzko eztabaidak izan ziren, boluntarioen beldurrak eta motibazioak edo erakundeek, laneko taldeetan harreman egokia bultzatzeko kontuan izan behar dituzten aldagaiak. Garrantzitsuenen artean hauek daude: horiek osatzen dituzten pertsonak eta beraien interesak ezagutzea; denbora eskaintzea; harremana, komunikazioa eta prestakuntza sortzea; informazio egokia ematea; pertsona bakoitzaren heldutasuna eta inplikazioa baloratzea, taldeen egonkortasunari eustea; eta galdera gehiago egitea eta jardueren antolakuntzan gehiago inplikatzea.

FEVASentzat, boluntariotzaren aldeko apustua egitea, gizarte inklusiboagoa eta kohesionatuagoa eraikitzearen aldeko apustua egitea da.  

 

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content