adimen desgaitasuna duten Arabako pertsonek
beren aldarrikapenak aurkeztu dizkiete alderdi politikoei.
Aldarrikapen horiek FEVASen “Zer eskatzen diegu adimen desgaitasuna,
garun-paralisia eta autismoaren espektroko
nahasmenduak ditugun pertsonak alderdi politikoei?”
manifestuan jasotzen dira.
Topaketa horretan, adimen desgaitasuna duten pertsonek
alderdi bakoitzak hobetzeko dituen proposamenak ere ezagutu dituzte.
Adimen edo garapen desgaitasuna duten pertsonen topaketa horiek
Donostian eta Bilbon ere egin dira.
Topaketa horien bidez, FEVASek ikusgaitasuna eman nahi die
adimen edo garapen desgaitasuna duten pertsonei,
eta aurrera egin nahi du beraien auto-ordezkaritzan eta eskubideetan.
Adimen desgaitasuna duten Apdemako eta Usoa Fundazioko arabarrek, hainbat arlotan, irisgarritasun kognitiboan, osasunean, etxebizitzan, hezkuntzan edo garraioan, besteak beste, dituzten aldarrikapenak aurkeztu zizkieten atzo Ana Belen Oterori (EAJ-PNV), Claudia Venceslaori (EH Bildu), Cristina Gonzálezi (PSE-EE), Marta Alañari (Alderdi Popularra) eta David Rodríguezi (Elkarrekin Podemos). Eskaera horiek guztiak “Zer eskatzen diegu adimen desgaitasuna, garun-paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak ditugun pertsonak alderdi politikoei?” manifestuan jasotzen dira. FEVAS Plena inclusión Euskadi elkarte-mugimendua osatzen duten erakundeek parte hartu dute manifestu hori egiten.
Gasteizko Artium Museoan egindako “Nire botoak balio du” topaketa hori, egin dugun hirugarrena da, Donostian eta Bilbon antzeko topaketak egin baitira. Horietan, kolektiboaren eskaeren berri eman diegu alderdi politikoei, eta enpleguaren, zahartzearen edo bizitza independentearen inguruan dituzten proposamenak ezagutu ditugu.
Ekimen horien bidez, FEVASek, adimen desgaitasuna duten pertsonei ikusgaitasuna emateaz gain, aurrera egin nahi du haien auto-ordezkaritzan eta oinarrizko eskubideetan, parte-hartze politikoan edo irisgarritasun kognitiboan, besteak beste.