Skip links

Euskadik Adimen edo Garapen Urritasuna duten Pertsonen Plena Inclusiónen Plataforman hartzen du parte

Carlos Rueda, Apdema elkartekoa, eta Carlos Alonso, Gaude elkartekoa, plataforma horretako kide dira. Plataforma hori, Plena inclusión España elkarte-mugimenduaren barruan adimen edo garapen urritasuna duten pertsonen auto-ordezkaritzarako organoa da. Lehenengo bilera joan den otsailaren 22an egin zen, online formatuan, eta kideek aurkezpen erronda egin ondoren, lehentasunezko helburuak errepasatu eta hurrengo pausoak adostu ziren.

Plataforma horren laneko planaren barruan, adimen edo garapen urritasuna duten pertsonen eskubideak, lidergo baterakoa edo auto-ordezkaritza bezalako gaiak lantzea aurreikusten da. Beharrak eta aukerak identifikatzeko eta erreibindikatzeko gune bat izango da, eta pertsona horiei ikusgaitasun handiagoa emateko balioko du.

Euskal ordezkariek esperientzia dute adimen urritasuna duten pertsonen eskubideen defentsan, biek hartzen dutelako parte euren elkarteetako autokudeaketa-taldeetan, FEVASen Gure Ahotsa izeneko auto-ordezkaritza taldean, eta ordezkaritza eta bozeramaile lana egin izan dute hainbat batzorde eta ekitalditan. Plataformara ilusio handiarekin eta euren ahaleginak hobetzeko balioko duela sinetsita iritsi dira. “Nire lanarekin urritasuna duten beste pertsona batzuei lagunduko diet, gure ahotsa gehiago entzuteko balioko digula espero dut”, adierazi du Carlos Alonsok. Bestalde, Carlos Ruedak “Espainiako beste kide batzuk ordezkatzeko aukera hau” eskertu du. “Ideiak, lana eta solasaldi asko” ekar ditzakeela uste du.

Plataforma horrek beste Autonomia Erkidego batzuen eta GADIR Taldearen (Plena Inclusióneko Zuzendaritzari Laguntzeko Taldea) ordezkariak ditu, eta irailean era ofizialean aurkeztea aurreikusten da.

 

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content