Skip links

GAUDE, Uribe Costa elkartearen izen berria

Adimen urritasuna duten pertsonen aldeko Uribe Costa elkarteak bere izen eta irudi korporatibo berriak aurkeztu ditu. Orain GAUDE dira. Aldaketa horretan, senideek, adimen urritasuna duten pertsonek, profesionalek eta boluntarioek osatutako lan taldeak egin du lan. Logotipo berriak pertsonen aurpegiak sinbolizatzen ditu, pertsona desberdinak, pertsona anitzak, elkarrekin bizi diren pertsonak, hain zuzen ere.

Berrikuntza hori partaidetzan oinarritutako prozesuaren fruitua da. Duela bi urte, elkartean 30 pertsonak osatutako taldea eratu zen, “Elkartegintza”, “Herritartasun” eta “Ahalduntze” alorretan hobekuntzarako zenbait ekintza definitzeko. “Herritartasun” alorreko taldean, “Asociación Uribe Costa” izenak ez zituela ondo identifikatzen eta sarri askotan inguruko beste erakunde eta zerbitzu batzuekin nahasten zela ikusi zen. Une horretatik aurrera hasi zen ideia hau garatzen, eta orain GAUDE gisa aurkezten dira.

Adimen urritasuna duten pertsonei eta euren senideei laguntza emanez 35 urte baino gehiagoko ibilbidearen ondoren, aldaketa honekin beste etapa bati eman zaio hasiera. Elkarteak aurrera jarraitu nahi du gizartean duen presentziarekin, eta adimen urritasuna duten pertsonen erabateko inklusioaren alde lanean jarraitu nahi du, eskubide guztiak dituzten herritar diren heinean.

GAUDE, “Komunitatean presente GAUDELAKO, hesiak gainditzeko GAUDELAKO, erabateko herritar izateko dugun eskubidea defenditzeko eta errebindikatzeko GAUDELAKO, aukerak sortzeko GAUDELAKO, bizitzeko proiektuak bultzatzeko GAUDELAKO”, azpimarratu du elkarteak bere marka berriaren estreinaldian.

 

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content