Adimen edo garapen desgaitasuna duten pertsonen eta beraien familien eskubideen alde lan egiten duten erakundeek osatutako elkartea gara

Home » destacada » In aldizkariaren 21. zenbakia argitaratu dugu

In aldizkariaren 21. zenbakia argitaratu dugu

Irakurketa erraza
In aldizkariaren ale berri bat argitaratu dugu.

Aldizkari hau irakasleei zuzenduta dago batez ere.

 

Zenbaki honetan oso gai interesgarriei buruz

hitz egiten duten adituei egindako elkarrizketak irakur ditzakezu.

Gaiak, adibidez, hauek dira: Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsala,

irisgarritasuna,

teknologiaren erabilera eskolan,

eta eskolan musika eta kirola

sustatzearen garrantzia.

 

Aldizkari honen bidez FEVAS Plena inclusión Euskadik,

hezkuntza-inklusioaren garrantziaz sentsibilizatu nahi ditu irakasleak

Ale honek elkarrizketa interesgarriak biltzen ditu, horien artean hauei egindakoak:Miguel Ángel Verdugo (Salamancako Unibertsitatea), Mikel Cañada (Euskadiko Orkestra), Mábel Villaescusa (irakasleen orientatzailea eta hezitzailea) eta Alicia Figueroa (Kirol Egokituaren Gipuzkoako Federazioa).

Gainera, Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsalean sakontzen du, Inés Guerrerorekin (Plena inclusión) eta Eguzkine Etxaberekin (Apnabi-Autismo Bizkaia eta FEVAS Plena inclusión Euskadi); eskolan izandako esperientzia kontatzen duen Raquel Cárcamoren (CEACOG) testigantza jasotzen du; eta Irisgarritasun Unibertsalean aditua den Fefa Álvarezekin ikastetxe irisgarriagoak eraikitzeko beharraz hitz egiten du.

Batez ere hezkuntza-komunitateari zuzenduta dagoen argitalpen honen bidez, FEVAS Plena Inclusión Euskadik eskola-eredu inklusiboaren inguruan sentsibilizatzea eta ikasle guztien eskubideetan aurrera egitea du helburu.

Aldizkaria deskargatu

 

 

 

 

Share

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies