Skip links

FEVASek adimen urritasuna duten pertsonen enplegu publikoan sakontzen du

“Adimen urritasuna duten pertsonen enplegu publikorantz” izenburupean, joan den ostegunean, ekainaren 17an, online topaketa egin genuen enplegu publiko espezifikoaren egoera ezagutzeko. Jarduera hori, gure erakundea osatzen duten erakundeetako zuzendaritza taldeetako eta patronatuetako kideei zuzentzen diegun “FEVAS en Plena Forma” programaren barruan sartzen da.

Ongi etorrian, Valeria García-Landarte gure zuzendariak, gu parte garen adimen urritasuneko Plena Inclusión elkarte mugimendua enplegu publikoari ematen ari zaion bultzada azpimarratu zuen. Horri dagokionez, bere lan-ildo nagusietako batzuk zehaztu zituen, eragina, sentsibilizazioa eta materialen sorrera, besteak beste. Era berean, etorkizunerako erronka nagusiak azpimarratu zituen: laguntza gehien behar duten pertsonak kanpoan ez uztea, profilak dibertsifikatzea eta udal gehiagotara iristea.

Bestalde, Pablo Moratalla EHLABEko koordinatzaileak “Euskadin adimen urritasuna duten pertsonentzako enplegu publikoaren egoera: aurrerapenak, erronkak eta aukerak” gaia izan zuen mintzagai. Aurrerapenei dagokienez, EHLABE eta FEVAS, elkarlanean, administrazio publikoekin egiten ari diren lankidetza eta eragina zehaztu zituen. Ordena honetan, Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Bilboko Udalarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Osakidetzarekin, Eusko Jaurlaritzarekin, HAEE-IVAPekin, HABErekin, Arabako Aldundiarekin eta Gasteizko Udalarekin emandako pausoak errepasatu zituen. Gainera, Moratallak azken urteetan egindako sentsibilizazio-ekintza batzuei buruz hitz egin zuen, eta baita adimen edo garapen urritasuna duten pertsonei enplegu publikora iristeko prozesuetan erakundeek ematen dizkieten laguntzak hobetzeari buruz ere.

Aukerei dagokienez, Administrazio Publikoek orain LEPei buruz duten ezagutza azpimarratu zuen, eta baita “Bizkaiko Foru Aldundiaren aitzindaritza- eta arraste-lana” ere. Erronkei dagokienez, hauek azpimarratu zituen: Enplegu publikoaren modalitate hori normalizatzea, euskara-probak prestatzeko materialak egokitzea eta kategoriak dibertsifikatzea.

Topaketari amaiera emateko, Apnabi-Autismo Bizkaia, Atzegi eta Gaude elkarteetako kideek eta profesionalek eta senitartekoek hitz egin zuten. Guztiak ere, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Estatuko enplegu publikoko prozesuei lotuta daude, eta gaiaren egoerari, aurrerapenei eta erronkei buruzko euren ikuspuntua eman zuten. Haien iritziek erakundeen lana eta oposiziogileen ahalegina ezagutarazten lagundu zuten, eta baita adimen edo garapen urritasuna duten pertsonen lanerako eskubidea aldarrikatzen jarraitzeko beharraz jabetzen ere.

 

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content