Skip links

FEVASek, irisgarritasun kognitiboaren erronkarekin bat egiteko deia egin dio hezkuntza komunitateari

FEVAS Plena inclusión Euskadik “Egin bat irisgarritasun kognitiboaren erronkarekin” izeneko marrazkidun dokumentua argitaratu du, irisgarritasun kognitiboa eskolan errebindikatzeko eta hezkuntzako komunitatearen aldetik, bere materialetan, jardueretan eta estrategietan, irisgarritasun kognitiboa barne hartuko duten neurriak indarrean jartzeko konpromisoa lortzeko. Irisgarritasun kognitiboak inguruneek, prozesuek, objektuek, zerbitzuek, gailuek… dituzten ezaugarriei buruzko aipamena egiten du, ulertzeko errazak izan daitezen; irisgarritasun kognitiboa testu idatziei buruzkoa denean, irakurketa erraza terminoa erabiltzen da.

Urritasuna duten pertsonen eskubideei buruzko NBEren Konbentzioak funtsezko eskubide gisa jasotzen du irisgarritasun kognitiboa, eta hori ezin daiteke eskolako testuinguruan ahaztu, alor horretan aurrera eramateak adimen edo garapen urritasuna duten ikasleen ikasketarako eta partaidetzarako oztopoak murrizten baititu; zailtasun gehien dituzten ikasleen inklusioa eta autonomia sustatzen eta ikasle guztien bizitza errazten du.

Dokumentuak, Pernan Goñi marrazkilariak egindako marrazki bikainen bitartez, irisgarritasun kognitiboa zer den eta eskolan planteatzen dituen erronkak azaltzen ditu. Horrez gain, irisgarritasun kognitiboa aurrera eramateko gakoak eskaintzen ditu, lau alderdi azpimarratuz: profesional irisgarriak izatea, espazio irisgarriagoak diseinatzea, irakurketa erraza erabiltzea eta estrategia irisgarriak sustatzea.

FEVAS Plena inclusion Euskadik, irisgarritasun kognitiboa adimen urritasuna duten pertsonen inklusioan, partaidetzan eta ahalduntzean aurrera egiteko ezinbesteko tresna gisa planteatzen du www.fevas.org helbidean eskuragarri dagoen argitalpen berri hau; irakurketa errazean idatzitako Gida bilduma, joan den azaroaren 30ean egin zen “Eta errazago egiten badugu” Jardunaldia, eta irisgarritasun kognitiboari buruzko aldizkari monografikoa, oso-osorik irakurketa errazean idatzitakoa, azken aldian aurrera eramandako ekintzen adibideak baino ez dira.

 

 

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content