Skip links

FEVASek agerraldia egin du Legebiltzarreko Batzordean, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta dela eta

Valeria García-Landarte gure FEVASeko zuzendaria Eusko Legebiltzarreko Enplegu, Gizarte Politika eta Gazteria Batzordearen aurrera joanzen apirilaren 10ean, “DSBEa hobetzeko Eusko Jaurlaritzak planteatutako proposamenen inguruan Fevas Plena Inclusión Euskadik dituen oharrak eta iritzia” dokumentuaren edukia azaltzeko. Ekitaldi berean, gure elkarte mugimendua ordezkatuz, Ana Peñacoba eta Oiane Uriarte Apdemako zuzendariak eta gizarte langileak ere hartu zuten parte, hurrenez hurren.

FEVASek alor horretan duen posizionamendua oinarrizko hiru argumentutan oinarritzen da: adimen urritasuna duten pertsonek bizitza propioa eta independentea izateko duten eskubidea, adimen urritasuna duten pertsonen eskubideei buruzko NBEren Konbentzioak jasotzen duen bezala; familiek jasaten duten gain-esfortzu ekonomikoa, urtean 47.504 eurokoa izan daitekeena; eta, azkenik, Diru-Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistematik Gizarte Inklusioari bultzada ematea, adimen eta garapen urritasuna duten pertsonen erabateko inklusioa bermatzeko.

García-Landartek, beste gai batzuen artean, hauek planteatu zituen: 3.2.1. proposamenean, gaur egun erabiltzen den formula aldatuko duten Bizikidetza Unitate Bereziak sartu beharra; ondarearen balorazioa egiteko orduan, adimen urritasuna duten pertsonen beharrak eta familiek egiten duten gain-esfortzua kontuan hartzea; eta eskaintzen den arreta integrala eta pertsonalizatua izan dadila ziurtatzea, eremu eta sistema guztien ikuspegi orokorraren bitartez, eta horretarako ezinbestekoa da Hirugarren sektoreko erakundeen partaidetza kasu bakoitzaren koordinazioan.

Gure kide diren erakundeentzat posizionamendu hori oso garrantzitsua da, Euskadin adimen eta garapen urritasuna duten pertsonen eta euren familien eskubideak eta interesak bermatzeko.

“DSBEa hobetzeko Eusko Jaurlaritzak planteatutako proposamenen inguruan Fevas Plena Inclusión Euskadik dituen oharrak eta iritzia” Dokumentua

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta hobetzeko oinarrien dokumentua (Eusko Jaurlaritza)

 Autor de la fotografía: Eusko Legebiltzarra/Parlamento Vasco

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content