Skip links

FEVASek eskola eremuko konfidentzialtasun eskubideari buruzko Jardunaldia antolatu du

FEVASek, adimen urritasuna duten pertsonak, senideak, adituak etaprofesionalak elkartu zituen atzo Bilboko Itsasadar Museoan, “Konfidentzialtasuna eskola eremuan.Ikasleen funtsezko eskubide bati buruzko gogoetarako orientabideak” gida aurkezteko eta eskolako testuinguruan pribatutasuna zaintzeko beharrean sakontzeko xedez.

Jardunaldiaren irekieran, Hugo Baroja Federazioko presidenteak azpimarratu zuenez, “konfidentzialtasuna ez da bigarren mailako kontua, adimen edo garapen urritasuna duten ikasleak direnean, batez ere, urritasuna duten pertsonen eskubideei buruzko NBEren Konbentzioan jasotako eskubidea baizik”. Juan Carlos Andueza ONCEren Euskadiko lurralde ordezkariak, bere aldetik, urritasuna duten pertsonek hezkuntzara sartzeko oraindik dituzten desabantailak gogorarazi zituen.

Ondoren mahai-inguru bat egin zen. Bertan, Eguzkiñe Etxabe APNABIko eta FEVAS Plena inclusión Euskadiko Hezkuntza Saileko arduradunak, Xabier Etxeberria Deustuko Unibertsitateko etika katedradun emerituak, Rafael Armesto Plena inclusióneko jurista sareko kideak, eta María Villarino datuen babesean espezialistak hartu zuten parte. Bakoitzaren ezagutzaren eremutik, konfidentzialtasunak eskolan duen garrantzia aztertu zuten. Etxeberriaren iritziz, horrek zerikusi zuzena du pertsonen duintasunaren errespetuarekin.

Aditu talde horren ondoren, “Konfidentzialtasunaren inguruko Elkarrizketak” izeneko mahai-ingurua egin zen. Partaideak hauek izan ziren: Azlan Zentro Okupazionaleko Álvaro Fernández, ikasle gisa duen iritzia aurkeztuz; Begoña Álvarez, ama; eta Berritzegune Nagusiko Lorea Aretxaga. Ikuspegi hurbilagokoa, lehen pertsonan emandakoa, aurkeztu zuten, euren iritziz konfidentzialtasuna zer den azalduz, mugei, hezkuntzan inplikatuta daudenen artean ezarri beharko litzatekeen lankidetza eta konfiantza giroari, balioei… buruz hitz eginez. Horrela, Aretxagak oso oinarrizko zerbait azpimarratu zuen, zintzotasuna, zuzentasuna, ikasleei ezinbestean irakatsi beharreko balioa.

Jardunaldiari amaiera emateko Valeria García-Landartek, Federazioko Zuzendariak, hartu zuen parte. Partaide guztiei eskerrak eman eta inklusioan aurrera jarraitu beharra azpimarratu zuen.

 

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content