Skip links

FEVAS Plena inclusión Euskadi elkarteak “Participación y voluntariado. ¡Porque quiero!” gida argitaratu du

FEVAS Plena inclusión Euskadi Irakurketa Erraza Bildumako 4. zenbakia dugu gida hau,eta gizartean parte hartzeko duten eskubideari buruz kontzientziatu nahi ditu desgaitasun intelektuala duten pertsonak. Horrez gain, informazioa ere eskaini nahi die, informazio hori erabakiak hartzeko lagungarria gerta dakien, esparru jakin batzuetan parte hartu nahi duten eta boluntariotza egin nahi duten ala ez erabakitzeko. Gida hau egiteko Apdema, Atzegi, Gaude eta Gorabide elkarteetako pertsona autokudeatzaileen taldeetako arduradunek eta talde horietako kideek lagundu dute.

Argi eta garbi, eta adibide askorekin, parte hartzea zer den, zer behar den eta parte hartzeko esparruak azaltzen ditu gidak. Gainera, boluntariotzari eskaintzen dion kapitulu batean ekintza boluntarioa definitzen duten alderdiak, boluntariotza egiteko zer behar den, boluntarioen eskubide eta betebeharrak, eta boluntariotza non egin biltzen dira. Azkenik, gai horien inguruan desgaitasun intelektuala duten pertsonek planteatzen dituzten zalantza arruntenei erantzuten zaien atal bat ere badago.

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak finantzatutako argitalpena dugu eta FEVAS Plena inclusión Euskadi elkarteak gauzatutako estrategia sendotzen du, hau da, desgaitasun intelektuala duten pertsonen parte-hartzea eta erabateko herritartasuna bultzatzea, eta Irakurketa Erraza sustatzea helburu horiek lortzeko ezinbesteko erreminta gisa.

Sartu gidan 

 

 

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content