Skip links

FEVAS Plena inclusión Euskadik Futubideren aintzatespena jaso du

Astearte honetan, otsailaren 21ean, Futubide-Gorabide Tutoretza Fundazioak bere 25. urteurrena ospatu du, Athletic Fundazioak lagata San Mameseko futbol zelaiko VIP Aretoan ospatu den ekitaldiarekin. Golden Apple Quartet taldeak gidatu duen ekitaldi hunkigarrian, erakundeak hainbat pertsona eta erakunde omendu ditu, urte hauetan emandako laguntzarengatik, eta horien artean egon da FEVAS Plena inclusión Euskadi.

Horrez gain, Futubide Fundazioak bere patronatua osatzen duten elkarteak (Gorabide, APNABI-Autismo BizkaiaAspace Bizkaia eta Uribe Kosta elkartea); urte hauetan erakundeko presidente izandakoak (Rafael Barbier, Miguel Ángel Elorriaga eta José Luis Pastor); FUNKO-Fundazioen Euskal Konfederazioa; ONCE Fundazioa; BOLUNTA; Tutoretza Fundazioen Espainiako Elkartea; eta Gordoniz bufetea ere saritu ditu. Horiekin batera, Kutxabankeko, Caixabankeko eta BBVAko Gizarte Lanek, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak, eta Bilboko Udalak ere erakundearen eskerrona jaso dute.

Federazioaren izenean saria jaso duen Valeria García-Landarte FEVASeko zuzendariak bere eskerrona eta Fundazioaren familiako parte izatea benetako ohorea dela jakinarazi dio Futubideri.

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content