Skip links

FEVAS Plena inclusión erakundeak behar handia duten adimen urritasuneko pertsonetan jarri du arreta

Desgaitasunaren Nazioarteko Eguna dela-eta, FEVAS Plena inclusión Euskadi erakundeak joan den abenduaren 2an “Inor kanpoan gera ez dadin. Behar gehien duten adimen urritasuneko pertsonen laguntzetan pentsatuz” jardunaldia antolatu zuen, pertsona horien errealitatean sakontzeko helburuarekin. 130 parte-hartzailek, Berta Gonzálezekin, Plena inclusión erakundeko Bizitza Kalitateko Arloko arduradunarekin, eta Michael  Wehmeyer-ekin, Kansas-eko Unibertsitateko Desgaitasunaren Beach Zentroko zuzendari eta ikertzaile nagusiarekin batera, kontu garrantzitsuak jorratu zituzten, hain zuzen ere kolektibo honetako pertsonen autodeterminazioa eta bizitza kalitatea sustatzeko.

Inaugurazio ekitaldian Beatriz  Artolazabal, Enplegu eta Gizarte Politiketako kontseilaria, Isabel Sánchez, Gizarte Ekintzako foru diputatua, eta Hugo Baroja, federazioko presidentea, ere egon ziren. Azken honek nabarmendu zuen laguntza jasotzeko behar handiak dituzten pertsonak “politiken orientazioan beraien lekua izan behar dutela, baita zerbitzuak eta programak diseinatzean ere”.

Amaieran, Jorge Llorentek, Gorabide-ko autokudeatzaileak, ideia hori errepikatu zuen, hauxe adieraziz: ” Pertsona guztietan pentsatu behar dugu, gehienbat laguntza gehien behar dutenetan. Ezin gara beraietaz ahaztu”.

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content