Skip links

FEVASek “Eskola inklusiboa. Egin bat erronkarekin” Gida argitaratu du

Irakasleei zuzendutako dokumentuaren xedea gogoetara bultzatzea eta eskola inklusiborako bidean aurrera egitea da. Testua hiru funts nagusitan oinarritzen da: inklusioa ikasleen eskubide gisa; hezkuntza eredu hori gizarte inklusiboa eta kohesionatua lortzeko zutabe gisa; eta, azkenik, hezkuntzak haur guztiei ikasketarako eta garapenerako aukera berberak eman behar dizkiola sinestea. Irudiak Pernan Goñik egin ditu, eta edukiak gauzatzeko orduan Eguzkiñe Etxabe (FEVAS eta APNABI-Autismo Bizkaia) eta Ana Luisa López (UPV-EHU) adituak aritu dira.

ONCE Fundazioak finantzatu duen gidan, gai hauek lantzen dira, beste batzuen artean: esklusiotik inklusiora doan bidean emandako pausoak; inklusioa filosofia orientatzaile gisa; inklusioa sustatzeko gakoak eta baliabideak; eta familiak eta ikasleak hezkuntzako eragile aktibo gisa.

FEVASek hezkuntza komunitatearen esku jartzen duen baliabide berri honek, erakunde osoak erabateko inklusioarekin izan behar dituen estrategia eta konpromisoa azpimarratzen ditu.

Gida online dago eskuragarri www.fevas.org helbidean (Argitalpenak) 

 

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content