Skip links

FEVASek modu positiboan baloratu du Bizkaiko Foru Aldundiaren EEP-OPEa

216 hautagaik azterketa izan zuten larunbat honetan, ekainaren 16an, Bilboko Euskalduna Jauregian, Bizkaiko Foru Aldundiak, adimen urritasuna duten pertsonei zuzenduta, Enplegu Eskaintza Publiko espezifiko batean langile laguntzaileen bost lanpostu betetzeko egin duen deialdiaren barruan. FEVAS Plena inclusión Euskadiren iritziz, EEP-OPE hori aurrerapausoa da adimen urritasuna duten pertsonen enplegurako eskubidean, eta pertsona horien eta Bizkaiko gainerakoen arteko aukera berdintasunean.

Prozesuan parte hartzeko ez zen inolako titulaziorik eskatzen, baina ezinbestekoa zen adimen urritasuna eta %33ko edo gehiagoko urritasun maila aitortua izatea. Probak gainditzen dituzten pertsonak jendearen arretaz, dokumentazioa banatzeaz, bulegoko materiala lekuz aldatzeaz, inprimaketaz, eskaneatzeaz, enkoadernazioaz… arduratuko dira.

FEVASek oso modu positiboan baloratzen du adimen urritasunaren alorrean lan egiten duten erakundeen aholkularitza jaso izana, horien artean FEVAS bera, Ehlabe, Apnabi- Autismo- Bizkaia, Gaude, Lantegi Batuak, edo Euskadiko Síndrome de Down Fundazioa. Horrez gain, pozik agertu da, antolakuntzan parte hartu zuten ehun boluntarioak adimen urritasunean prestatzeko eta irisgarritasun kognitiboa ziurtatzeko Aldundiak erakutsi duen interesa ikusita, deialdiaren oinarriak, formularioak, instantziak, jarraibideak eta ikasi beharreko gaiak irakurketa errazera egokitu baitziren, euskaraz zein gaztelaniaz.

Bigarren ariketa hurrengo asteetan egingo da. Ariketa praktikoa izango da, funtsezko makinen erabilerari buruzkoa, fotokopiagailuak, plastifikagailuak, enkoadernagailuak, eskanerrak eta inprimagailuak. Aukeraketa prozesua amaitu ostean, eta adimen urritasuna duten pertsonek euren lanpostu berria arrakastaz bete ahal dezaten, lan arloko prestatzaile baten laguntza jasoko dute kasu bakoitzean, Enplegua Laguntzarekin izeneko metodologiaren barruan.

FEVASen iritziz, jardunbide on hori erreferentziazkoa izan daiteke, beste erakunde batzuek ere adimen urritasuna duten pertsonen enplegurako eskubidea errealitate bilaka dezaten.  

 

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content