Irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko erakundea da, eta 1980tik adimen edo garapen urritasuna duten pertsonen eta beraien familien eskubideak sustatzen ditu. 2014an FEVAS Plena Inclusión Euskadi gizarte intereseko erakunde izendatu zen.
FEVAS Plena inclusión Euskadik, Euskadiko Autonomia Erkidegoan adimen edo garapen desgaitasuna duten pertsonei eta beraien senideei zerbitzuak ematen dizkieten familia elkarteak biltzen ditu. Federatutako 13 erakunde ditu eta, ondorioz, adimen edo garapen desgaitasunaren alorreko Euskadiko erakunde garrantzitsuena da.
FEVAS Plena inclusión Euskadik, gizarte justizia eta bizitza kalitate maila altua izango duen gizartea lortzeko egiten du lan, adimen edo garapen desgaitasuna duten pertsonak erabateko eskubideak dituzten herritar izan daitezen.