Skip links

Futubidek bere esperientzia partekatu du ‘Vivir con buenos apoyos’ online Mintegian

Futubideko Gorka Muñizek Plena inclusión Españak eta Asociación Española de Fundaciones Tutelares (AEFT) elkarteak antolatutako online Mintegian hartu zuen parte atzo. Mintegiaren helburua, koronabirusaren krisiaren aurrean adimen urritasuna duten pertsonei eman beharreko laguntzak malgutzeko beharrari buruz hitz egitea zen.

Bere Fundazioa aurkeztu ondoren, Muñiz Tutoretza Aurreko Zerbitzua azaltzen zentratu zen. Hasteko, konpromisoa sinatzen da familiaren eta erakundearen artean. Dokumentu horrek segurtasuna ematen die familiei, badakitelako euren seme-alabek Futubideren laguntza izango dutela senideak jadanik ez daudenean. Tramite baten ondoren jarraipena egiten dute, elkarren arteko ezagutza eta konfiantzazko harremana sortzeko xedez.

Egungo egoerara egokitzeko, Futubidek salbuespenezko laguntza neurriak diseinatu ditu, eta Zerbitzu horretatik fundazioaren laguntza jasotzen duten 77 pertsonekin jarri da harremanetan. Horrela, beharrak hauteman dituzte eta familien esanetara jarri dira, edozein gertakariren aurrean. Elkartearen lanaren adibide gisa, Muñizek COVID-19a jasan duen eta urritasuna duten hiru seme-alaba dituen emakume alargun baten kasua azaldu zuen. Familia horretan egin den lana amarengan zentratu da batez ere, lehentasuna lasaitasuna ematea eta, edozer gertatuta ere, seme-alabek Futubideren laguntza izango zutela jakinaraztea zelako. Orain, emakume hori sendatze prozesuan dago, eta bere esker on handia helarazi die. Sinatu zuen konpromisoaren balioa egiaztatu ahal izan du, ez baita paper hutsa, beharrezkoa denean Futubide bere seme-alabez arduratuko delaren bermea baizik.

Mintegi horretan hauek ere partekatu zituzten euren gogoetak eta esperientziak: Enrique Galván (Plena inclusión), Ignacio Recondo (AEFT), Fausto García (BATA-FADEMGA Plena inclusión Galicia), Josep Treserras (Som Fundació -Dincat Plena inclusió Catalunya), Mayte Peña (Fundación Tutelar de Castilla-La Mancha – FUTUCAM), Francisco Burón (Fundación Tutelar Canaria Sonsoles Soriano Bugnion izenekoaren laguntza duen pertsona) eta María Jerez (FUTUDIS).

Mintegia, COVID-19aren pandemia hasi zenetik Plena inclusiónek martxan jarri dituen ekintzen, materialen eta baliabideen artean dago. Bere webgunean kontsulta daitezke

Sartu mintegiaren grabaziora hemen

Argazkia: web Plena inclusión

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content