Skip links

Gautenak “Sin que nadie quede atrás” online mintegian hartu du parte

Gautenako Agustín Illerak eta Lara Calvarrok, Plena inclusiónek, buruko jokaera edo osasun arazoak dituzten pertsonekin egin beharreko lana koordinatzeko moduan sakontzeko xedez antolatutako “Sin que nadie quede atrás” mintegian hartu zuten parte atzo. 900 pertsona inguru elkartu zituen deialdi birtualean, Plena inclusiónek hiru gida interesgarri aurkeztu zituen, eta zenbait erakundek eta Gipuzkoako autismo elkarteak euren esperientziaren berri emateko hartu zuten parte, horien artean Autismo Tenerifek, Apadisek, Batak eta Aspronak. Mintegian, Ramón Novell eta Maria Casanueva psikiatria adituek hartu zuten parte, krisi egoeretako koordinazio soziosanitarioari eta psikofarmakoen erabilerari buruz hitz egiteko.

Topaketan balioan jarri zen Plena inclusiónek egungo abagunean jokaera arloko deskonpentsazio egoera larrien aurrean pertsonei, profesionalei eta familiei aholkularitza eta laguntza emateko sortu duen Sarea. “Todos somos todos” Proiektuarekin erlazionatutako taldeak konfinamenduaren ondoriozko behar eta egoera larrienak identifikatu ditu, eta zenbait baliabide sortu ditu, horien artean gida berri hauek: “Comprende, previene y acompaña”, “Confinamiento y aislamiento” eta “Uso de psicofármacos”.

Agustín Illerak, materialen gauzatzean parte hartu duen talde aholkulariaren kide gisa, “Comprende, previene y acompaña” gidaren xehetasunetan sakondu zuen. Izenburuak, lengoaia erraza erabiliz, etxe barruko jokaera zailtasunak kudeatzeko zenbait estrategia azaltzen dituen dokumentuaren edukia aipatzen du. Lara Calvarro Gautenaren Berio etxebizitzaren koordinatzaileak, bere aldetik, arreta zuzeneko langileek isolamendua nola bizi duten azaldu zuen. Azpimarratu zuenez, profesional horiek erakundearen laguntza sentitzen dute eta beraiek ere erakutsi dute TEA duten pertsonekin eta beraien familiekin duten inplikazioa.

Mintegia, COVID-19aren pandemia hasi zenetik Plena inclusiónek martxan jarri dituen ekintzen, materialen eta baliabideen artean dago. Bere webgunean kontsulta daitezke

 

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content