Skip links

Gorabidek bere 56. Urteurrena ospatu du

Bizkaiko elkarteak bere 56 urteko ibilbidea ospatuko du, adimen urritasuna duten pertsonei, senideei, profesionalei eta boluntarioei, erakundeetako ordezkariei, Hirugarren Sektoreari eta gizarte osoari zuzendutako zenbait ekitaldiren bitartez.

Ospakizuna atzo, irailaren 13an, hasi zen, Roberto Álvarez Kantabriako Ampros elkarteko zuzendari gerenteak, Gorabide partaide den Compartir Sarearen lana azaldu zuen Jardunaldiarekin. Enrique Aja Gorabideko psikologoak eta Carmen Montes Aspanias Burgoseko programa eta proiektu arduradunak, adimen urritasuna duten pertsonen helburu pertsonalek bizitza kalitatearekin duten erlazioari buruzko azterlanaren emaitzak aurkeztu zituzten; eta, amaitzeko, Berta González Plena inclusióneko koordinatzaile teknikoak, “Importancia de la calidad de vida en la inclusión de las personas con discapacidad intelectual” izeneko komunikazioarekin hartu zuen parte.  

Arratsaldean zehar, Bizkaiko elkarteak bere familiak elkartu zituen, bizitza kalitateari eta familiari buruz berba egiteko Berta González adituaren presentzia izan zuen Topaketan.

Ostegun honetan bertan, eta ospakizunari amaiera emateko, Gorabidek herritar guztiak gonbidatzen ditu, bere zentroetan antolatzen dituen aterki-ospakizunetako edozeinetan parte hartzera etor daitezen.

Informazio gehiago

 

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content