Skip links

“Etika Gogoeta Taldeak adimen edo garapen urritasunaren erakundeetan. FEVAS Plena inclusión Euskadiren eredua”

FEVASen “Etika Gogoeta adimen edo garapen urritasunaren erakundeetan. FEVAS Plena inclusión Euskadiren eredua”, dokumentua landu dugu, dimentsio etiko hori erakunde-kalitatearen esparruan garatu nahi duten erakundeek laguntza-tresna bat izan dezaten. Lan honek Marije Goikoetxearen (Giza Eskubideetan doktorea. Etikako irakaslea eta aholkularia. Plena inclusióneko Etika Batzordeko kidea) laguntza teknikoa izan du, eta FEVASen eta bertako kide diren 8 erakunderen arteko lankidetzaren emaitza da: APDEMA, Apnabi-Autismo Bizkaia, Aspace Bizkaia, Usoa Tutoretza Fundazioa, Futubide, Gautena, Aspace Gipuzkoa eta Uliazpi.

Talde horiek, era formalean Etika Batzorde gisa eratu gabe, ardatz horrekin bat datozen ekintzak bultzatu nahi dituzte erakundeetan: sentsibilizazioa eta prestakuntza, arlo horretako ezagutzaren kudeaketa, jardunbide egokien zabaltzea eta hedapena, eta, azken batean, ikuspegi hori eraldaketa-prozesuetan sartzearen aldeko aktibismoa sustatzea. Era berean, erakundearen eta hura osatzen duten pertsonen aholkularitza hartzen dute beren gain sor daitezkeen gatazketan.

Dokumentu honetan zehazten den gure Eredu prototipoak hauek jasotzen ditu: Talde horien funtzioak mugatzea; erakundean organo funtzional gisa integratzea; osaera, bi talde-formatu bereiziz, bata orokorra eta bestea gai espezifikoagoei heltzeko; talde horiek osatzen dituzten pertsonek bete beharreko baldintzak; eta horiek sortzeko prozesua.

Argitalpen horrek etika bultzatzearen aldeko apustua sendotzen du, erakundeetan aldaketa-eragile eta kalitatea lortzeko ezinbesteko elementu gisa.

Deskargatu argitalpena

 

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content