Skip links

Atzegiren “Gure txanda da”

“Inklusioa ereiten” epigrafearekin, kide diren erakundeek gauzatutako jardunbide onak bildu ditu FEVASEK, elkarte-mugimenduak eta urritasunen bat duten pertsonek gizarte inklusiboagoaren eraikuntzan izan duten eginkizun erabakigarria nabarmentzeko. Esperientzia eraldatzaile horietako bat, adimen urritasuna duten pertsonek boluntario gisa duten zeregina aldarrikatzen duen “gure txanda da” kanpaina da. Susana Velasco, Naiara Blanco eta Maite Etxaide azaldu digute.

1973az geroztik, Gipuzkoako elkarte honek sentsibilizazio kanpaina bat egiten du urtero, bere mezuek gizartean duten oihartzuna indartzeko eta adimen urritasuna duten pertsonen eskubideak aldarrikatzeko. 2017an “Atzegi xperience” atera zuen boluntarioak eskatzeko, eta harritu egin ziren dei horri urritasuna zuten pertsona batzuek erantzuten ziotelako. “Atzegiko pertsona askok boluntariotza egin nahi zuten; horregatik, 2018ko kanpainan aldarrikapen horretan jarri genuen arreta, ‘Gure txanda da’ leloarekin. Adimen urritasuna duten pertsonen boluntariotza bultzatu nahi genuen”, azaldu du Susanak. Helburu horri beste bat gehitu zioten, erakundeak sentsibilizatzeko, kirol-ekitaldiak antolatzen dituztenak, batez ere, adimen urritasuna duten boluntarioei aukera bat eman diezaieten.

Sentsibilizazio-ekintza horren datu batzuk lortutako eragina erakusten dute: 158 partaide, 512 eskaera edo boluntarioek betetako postu, eta presentzia 40 ekitaldi baino gehiagotan, Elikagaien Bankuarekin elikagaiak biltzetik Lilatoia, Ehunmilak edo San Silvestre lasterketa herrikoietara.

Kanpaina horri aurpegia jartzen dion boluntarioetako bat Naiara da. “Elikagaien bankuan, behar duen jendeari laguntzeak motibatzen nau; Lilatonean lagundu dut ogitartekoak ematen; Realarekin Anoetako futbol zelaian kaxatxoak banatzen, gero konposta egiteko balioko duten pipa-azalak jasotzeko; eta Gipuzkoa Solidariarekin ere lankidetzan aritu naiz, Atzegiren lana erakusteko” .

Elkartasunezko ekintza horietan guztietan funtsezko zutabeetako bat familiak dira, Maite da parte hartzen duen ametako bat. “Pozgarria da nola gozatzen duten ikustea, haien inplikazioa, sor daitezkeen arazoak nola konpontzen dituzten eta jartzen duten borondatea. Adibidez, Behobia-Donostia lasterketan, korrikalariak leher eginda iristen dira eta gazteek domina ematen diete, txalotu egiten dituzte, besarkatu egiten dituzte. Ni ekitaldi askotara joan naiz, eta denetan primeran pasatu dut”, dio, bere hitzekin beste familia batzuk animatuz. “Uste dut familiok elkarteei eta gazteei lagundu behar diegula proiektu hauetan, gu gabe ezin baitute parte hartu”.

Zalantzarik gabe, kanpaina horien bidez gizarteak inklusioan aurrera egiten du, eta Susanak dioen bezala, “Ez dago jasotakoa gizarteari itzultzea baino ezer inklusiboagorik”.

 

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content